goiena.eus

Kultur egitarau zabala aisialdia eta auzolanaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
BAGATOZ LEKAIXOKA! izenburua du martxorako antolatu dugun kultur egitarau zabalak. Aurtengo Kilometroetako leloaren atzean auzolanaren kontzeptua dago eta hori abiapuntutzat hartuta, gaur egun auzolana eta aisialdia uztartzeko modu desberdinak izango dira hizpide hilabete osoan zehar.

Hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketa, kirol jarduerak, artea, ... Aisialdia modu desberdinean bizi dugu guztiok eta askotan gure aisialdiko denbora hori ere auzolanean aritzeko erabili ohi dugu gaur egun. Gai hauen inguruan hausnartzeko ekintza sorta antolatu dugu martxoan zehar.

Lehenengo hitzordua asteazkenean izango da, arratsaldeko 18:30ean Oñatiko Udaletxean. "Aisialdia eta administrazioa" izenburupean mahai-ingurua antolatu dugu eta bertan herri mugimenduen lana eta erakundeena nola uztartu daitezkeen aztertuko dugu. Herri mugimenduen antolaketa nolakoa den, udala eta erakunde publikoen babesa zein den, parte hartze prozesuak nolakoak izan behar dira, ... Mikel Biain, Oñatiko alkatea, eta Udalbiltzako ordezkariak izango dira eta dinamizatzaile lanetan Miren Urkiola arituko da.

EGITARAU ANITZA

Mahai-inguru honekin hasiera emango zaio hilabete osoko egitarauari. Ondoren etorriko dira Berdintxiketan herri lasterketa mistoa, Kilometroak jaiaren 40 urteko historia jasotzen duen erakusketa, "Haurren hiria" prozesu parte-hartzailea, Luis Mari Zulaikaren mendizaletasunari buruzko hitzaldia eta "Kilometroakbidean" hausnarketa prozesuaren bilkura.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa