goiena.eus

Handia izan da Kilometroak Txikia

Erabiltzailearen aurpegia
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, goiz bikaina izan zen atzokoa, auzolanak eta auzopozak bat egin zuten beste behin.
Jendetza elkartu zen atzo goizean Txantxiku Ikastolako patioan KILOMETROAK TXIKIra begira prestatutako zirkuitoa egiteko prest. Eguraldi txarrari aurre egitea lortu genuen. Makina bat aterki buelta emanda, plastikozko pontxoak eta euri eta haizearengandik babesteko beste hainbeste asmakizun erabilita ere, erantzun ederra jaso zuen Txantxiku Ikastolak atzorako egindako deiak.
 
Eskerrak emateko eguna da gaurkoa. Alde batetik, eskerrak eman atzoko eguna ilusio handiz prestatzen azken hilabetean lanean jardun duten lan talde eta boluntaro guztiak. Irailaren 24a da helmuga, baina egunez egun, metroz metro, auzolan erakustaldi ederra izan zen atzokoa.
 
Eskerrak baita ere zirkuitoa alaitzen lagundu zuten Oñatiko talde guztiak: Oñatz dantza taldea, Trikitxaranga, Jose de Azpiazu musika eskolako soinujole eta trikitilariak, Debagoieneko txistulariak, ... Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta inguruko guztiak alaitzea lortu zenuten. Ezin ahaztu bukaeran jarritako txosna produktuz hornitzen lagundu ziguten Oñatiko gaztagile (Maña, Uribarriko Urzelai baserria, Iruatz Garaikua, San Jurgi, Akaitz, Gomiztegi)  eta txakolindegiak (Upaingoa eta Murgialdai).
 
Atzokoak utzitako oroitzapen goxoek hurrengo hilabeteetan LEKAIXOKA! jarraitzeko indarra eman digute. Adi egon, segituan entzungo duzue eta hurrengo lekaixoa!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa