goiena.eus

KILOMETROAK TXIKIRAKO ZAPIAK SALGAI

Erabiltzailearen aurpegia
Igandean ospatuko dugu Oñatin Kilometroak Txikia eta eguna girotzeko zapiak aste honetan salgai izango dira.

Haur eta umeak izango dira Kilometroak Txikiaren oinarria eta beraientzat egokitutako egitaraua prestatu dugu: hasiera ekitaldi berezia, jolasak, kalejira...

Jaia girotzeko LEKAIXOKA! zapiak janztera animatu nahi zaituztegu. Horiek eskuratzeko gaur, asteazken eta ostiralean 16:30ak eta 17:15ak bitartean Txantxiku Ikastolako patioan aurkituko gaituzue.

Jai egun berezi hau lanerako ere baliatu nahi dugu eta egingo dugun ibilbidea behin behineko zirkuitua frogatzeko baliatuko dugu. Igandean biltzen ditugun iritzi eta sentsazioak oso lagungarriak izango dira irailaren 24an ospatuko dugun jairako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa