Kilometroak 2016 Bergara

Autobus zerbitzu berezia iganderako

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko ira. 27a, 09:02

Igandean, urriaren 2an, Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaia dela-eta, Lurraldebusek eta PESAk joan-etorrien beharretara egokitu dute busen zerbitzu-eskaintza. Hala, indartu egin dute Bergarara joan-etorriak egiteko zerbitzua, busak maizago ibiliko direlarik.

Igandean, urriaren 2an, Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaia dela-eta, Lurraldebusek eta PESAk joan-etorrien beharretara egokitu dute busen zerbitzu-eskaintza. Hala, indartu egin dute Bergarara joan-etorriak egiteko zerbitzua, busak maizago ibiliko direlarik.

Debagoieneko DG03, DG04 eta DG05 lineetako zerbitzuak lanegunetako ordutegiarekin ibiliko dira. DG08 Oñati-Eibar lineak ordubetez behin egingo ditu bidaldiak. Gainera, DG07 Donostia-Arrasate lineak ordubetez behingo maiztasuna izango du. DG01 Bilbo-Bergara lineako autobusek errefortzuak izango dituzte igandeetako bidaldietan.

Horrez gain, zerbitzuak antolatuko dira Eibartik Bergarara, Euskotrenen bidez Eibarrerantz doazen bidaiariak eroateko. Tratamendu bera izango du Zumarraga-Bergara lineak, RENFEren bidez doazen bidaiariak hartzeko.

Bergaran geldialdi bakarra egingo da Ibargarain (autobus-geltokia).

Igandean, Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik edo Gasteiztik Bergararaino joan behar dutenei gomendatzen zaie bidaia-txartelak aldez aurretik erostea txarteldegietan, salmenta-makina automatikoetan edo bidaia-txartelak Internet bidez erosteko plataforman (www.pesa.net).

Informazio gehiago

Kontsultatu ordutegiak HEMEN. Tickerra eta txarteldegietako pantailak: Bergara. Urriaren 2a. Kilometroak 2016. Zerbitzu bereziak. Kontsultatu albistea edo deitu 900121400 telefonora.

Autobus lineak

  • DG01: Bilbo-Bergara.
  • DG03: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Antzuola-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza zirkularra.
  • DG04: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Antzuola-Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza zirkularra.
  • DG05: Gasteiz-Arrasate-Eibar.
  • DG07: Donostia-Arrasate.
  • DG08: Oñati-Eibar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak