Kilometroak 2016 Bergara

Gorritiren 'Aralar itsasmira' erakusketa Bergararantz

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko ira. 9a, 23:42
Barruso eta Gorriti, erakusketaren lekukoa batak besteari pasatzen.

Juan Gorriti artista nafarraren Aralar itsasmira erakusketaren amaiera ekitaldia egin dute gaur Donostiako Miramar jauregian. Ane Barruso Aranzadi Ikastolako zuzendariari pasa dio lekukoa artista nafarrak, Bergarara ekarriko dute-eta erakusketa.

Eraikinean eta lorategian erakusgai izan ditu artelanak uztail hasieratik. Lurrari, mendiari, egurrari eta basoari lotuta dago Oderitzeko artistaren obra. Uda honetan, erakusketarekin batera, hitzaldiak eta tailerrak ere izan dira Donostian.
 
Juan Gorriti artista nafarraren Aralar itsasmira erakusketaren amaiera ekitaldia egin dute gaur Donostiako Miramar jauregian. Eraikinean eta lorategian erakusgai izan ditu artelanak uztail hasieratik. Lurrari, mendiari, egurrari eta basoari lotuta dago Oderitzeko artistaren obra. Uda honetan, erakusketarekin batera, hitzaldiak eta tailerrak ere izan dira Donostian.
 
Gaurko ekitaldian Juan Gorritik lekukoa pasa dio Aranzadi Ikastolako zuzendari Ane Barrusori. Izan ere, Aralar itsasmira erakusketa Bergarara helduko da irailaren 15ean, Kilometroak 2016ri esker. Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariek hartu dute parte ekitaldian, Gorritiren lagun eta ingurukoekin batera, Kez Zazpi taldeko Eñaut Elorrietarekin batera, esaterako.
 
Bergarako Kilometroak 2016ren izenean, Ane Barrusorekin batera, Amaia Madinabeitia, Aranzadi Ikastolako Errektore Kontseiluko kide ere badena, eta Mikel Egibar Kilometroak 2016ko koordinatzailea izan dira, beheko argazkian ikus daitekeen moduan.
 
 
Erakusketa irailaren 15ean helduko da Aranzadi Ikastolara eta urriaren 2ra arte egongo da ikusgai, herritarrentzako. Kilometroak 2016ko Kultur Hamabostaldiko ekitaldi nabarmenetakoa izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak