'Garden' ikuskizunerako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko uzt. 22a, 08:09
Ikuskizunerako prestatu den kartela.

Salgai daude 'Garden' ikuskizunerako sarrerak. Kilometroak 2016k irailerako antolatu duen Kultura Hamabostaldiko ekitaldirik nabarmenena da.

Alos Quartet soka laukote tolosarraren azken diskoaren izenburua da Garden, baina hori baino askoz ere gehiago da irailaren 24an Bergarara helduko den ikuskizuna. Izan ere, musikaz gain, beste osagai batzuk ere izango ditu eta puntako talde eta bakarlariak batuko ditu agertokian: Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko konpositore eta abeslaria; Oreka TX txalaparta taldea eta Edu Muruamendiaratzen Aukeran dantza konpainia.

Luxuzko kartela, 15 euroren truke, Bergarako Udal Pilotalekuan, irailaren 24an, larunbata, 22:30etik hasita. Sarrerak salgai daude, dagoeneko, www.pikupe.com webgunean edo Pikupe Produkzioak-ek Bergaran daukan egoitzan.

Alos Quartet taldeak hainbat kolaborazio egin ditu, askotariko artistekin. Garden ikuskizuna, Bergarara ekarriko duten formatuan, Bilbon bakarrik eskaini dute, oraingoz, aurtengo apirilean. Estreinaldi ikusgarri haren ostean, Bergaran egingo dute hirugarren geldialdia; abuztuaren 13an, Ezpeletan izango dira. Bergarakoa, hortaz, aukera bakarrenetakoa izango da punta-puntako ikuskizunarekin gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak