goiena.eus

Eskolako liburuak eta españolizazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Nire lanagatik ondo ezagutzen ditut gaztetxoek erabiltzen dituzten eskolako testuliburuak, eta behin baino gehiagotan amaitu dut haserre bertan irakurri ditudanengatik eta irakurri ez ditudanengatik.

Ikastolen Elkartekoak ez diren testuliburuak –hauek ere Espainiako marko instituzionala azpimarratzen duten arren–, egundoko españolizazio tresnak dira. 

Euskal Herriaren historia, kultura, mapa edo erreferentziarik ez da agertzen, Euskara ikasgaitik kanpo. Historiari dagokionez, Euskal Herriko gertakari esanguratsu bakar bat ere ez da agertzen. Espainiako –eta EAEko?– Historia, Geografia eta Gizarte Zientziak bakarrik irakasten dituzten testuliburuak aukeratzen dira eskola publikoan. Nola da posible Euskal Eskola Publikoa dela dioen sarean aukeratutako argitaletxeak Anaya edo Santillana madrildarrak izatea, inolako ardurarik erakusten ez dutenak Euskal Herriaren errealitatearekiko?

Nolatan gabiltza euren herria ezagutzen ez duten ikasleak hezten? Norena da EAEko Eskola Publikoko curriculumaren eta materialen erantzukizun politikoa? Baietz igarri!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa