goiena.eus

Printzipio printzipalak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Askotan kritikatzen ditugu besteak koherentziaren izenean.

Antza denez, bizitza honetan edozer izan zaitezke, baina zarena zarela, izan zaitez koherente. Gutako bakoitzak, irmo edo ezegonkorrak, baina baditu printzipio batzuk eta jendeak (edo geure buruak) “inkoherente” ez gaitzan deitu askotan printzipioak muga bihurtzen zaizkigu. Norma baldin bada (edo ohitura) gertakari baten aurrean jendearekin biltzea, nork bere printzipioengatik aukera dezake bilkura horretara joatea edo ez horrek ekarriko dizkion ondorioekin (dela ezkontza, dela urtebetetzea, dela parranda, dela hileta, dela literatura topaketa…). Baina gu geu izaki isolatuak ez garen aldetik eta gutako bakoitzaren ni-a ingurua ere badela kontuan hartuz, ez ote du gehiago balio ingurukoen pozak, eskertzak, bareak… Bakoitzaren burugogorkeriak (edo printzipioekiko koherentzia?! edo beldurrak!?) baino?

Beldurrik ez bada eta printzipioen koloka baldin bada arazoa, honatx lasai -eta koherente- bizitzeko esaldia: printzipioak bazterrean uztea egon daitekeen printzipiorik koherenteena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa