Etxolak eraikiz

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zaloña 2016ko mai. 29a, 00:00

Bistan denez, bozka urtea dugu nonbait: udal hauteskundeak, espainiar gorteetako hauteskundeak, hondakinen bilketa sistema aukeratzeko galdeketa...

Eta, aurki, espainiar hauteskundeak berriz, eta baita EAEko hauteskundeak ere. Bada, ezin ukatu sukarraldi betean gaudenik, edo, azken garaiotan, herritarron bozka ongi kotizatzen denik. Osterantzean, beldur naiz ez ote duten sarri asperdura zein etsipena sortzen lehia politikoek, gatazkek, norberarena defendatu beharraren herrak edota komunikabideetatik jasotzen dugun zaparradak, "zer"; eta "zertarako"; aukeratzen dugun (edo aukeratu nahi dugun) lokazteraino.

Bestelakoa da Erain Debagoiena ekimena dela-eta antzematen dudana. Aretxabaletan jendea ilusioz ikusi dut, ekimenean batekoak eta bestekoak parte hartzen, elkarlanean, sinadura biltzen dela, pintxo-potean barra ostean zerbitzatzen dela... Era berean, gogo ona eta gozatzeko nahia sumatzen da, eta, hartara, ekainaren 5eko galdeketa ospakizunez jantzita aurkeztu da, festarako gonbidapen gisara. 

Gogora datozkit gaztetxotan, basora joanda, sasi eta egur zatiz etxolak eraikitzen genituenean igarotako gozamen uneak, behin amaitutakoan laster eraisten bagenituen ere, orduan ere elkarrekin aritzeak berak gehiago asetzen baikintuen emaitzak baino. Erain Debagoienak jarrai dezala, hala, elkarlanean, saretzen, indartzen, konplizitateak eraikitzen, elkarbanatzen, gozatzen...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak