goiena.eus

Mirariak Lourdesen!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mirari bila dabiltzanei erantzun ohi zaie Lourdesera joan behar dutela: "Mirariak Lourdesen!". Neuk ere berdintsu erantzungo nieke!

Urtero joaten gara Lourdesera asteburu bat pasatzera, maiatz aldera, Gipuzkoako Hospitalidadearekin, debagoiendar autobuskada bat: gaitz ezberdinak sufritzen dituzten gaixoak eta beren laguntzaile goazen boluntarioak; batik bat, Arrasate, Bergara eta Oñatikoak.

Pirinioetako herrixkara heldu ahalaz bat hasten dira sinestezinak: gaixoen irrintziak eta besarkadak, jauziak, korrikak eta dantzak, sufrimenduan ernetako irribarre garbiak, ezinaren erdian festa, lau egunetan bizitzaren ospakizuna, eta zerbitzatzera goazen boluntarioen gozamena!

Lourdesera datozen gaixo gehienek ez dute Ama Birjinarengandik osasunaren grazia lortuko, baina sufrimenduaren erdian zorion osoz bizitzeko indarrez eta irrikaz bueltatzen dira denak. Mirari hau bene-benetakoa da eta ikusteko ez duzu fede berezirik behar: zatoz gurekin behin Lourdesera, eta urtero itzuliko zara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa