Psikiatra euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko ira. 16a, 15:51

Zoritxarrez, psikiatriaren munduan nago, eta hemen gaudenok ez gaude gustura, ematen dituzten farmakoak   –gaizki deituak, sendagaiak– ez ditugulako gogoko gehienok. 19 urte daramatzat.

Alacanteko Fontcalent espetxe-psikiatrikoan hamar urte eman nituen, guardia zibil bati ebaki bat egin bainion eskumuturrean aizkorarekin. Etxetik egotzia telebista puskatzeagatik (ez baitut batere gogoko telebista), diru apurra xahutu, eta deliberamendu oker hori egin nuen; ez nuen eskale izan nahi.

Euskara maite dut, eta euskaradun psikiatra nahi dut. Euskal mentalitatea eta idiosinkrasia duena, ni bezala. Iaz lehendakariari idatzi nion, inork ez baitzidan jaramonik egiten. Gerenteak erantzun zidan itzultzailea jarriko zidatela, ez baitzen posible ekartzea euskaldun bat. Baina psikiatra, espainola bera, umiliatua sentitzen da eta gogortzen du bere mediku jarrera. Horrela ez da posible. Eskatu nion Osakidetzari trasladoa, psikiatra euskalduna izateko, eta jaramonik ez. Berriro idatzi nion lehendakariari eta erantzun zidaten Osasun Sailera pasatu zutela trasladoaren kasua. Jaramonik ere ez. Itotzen ari naiz erdararekin, noiz arte? Dagokionari.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak