"Txapela bai"

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2011ko urr. 11a, 02:00

Txabai elkartea aurkeztu zen lehengo ostiralean Gasteizen.

Txapela Bai oihuaren akronimoa da Txabai eta hainbat txapelzale gasteiztarren ekimenez sortu da. Adiskide horien iritziz, atzerakoikeriaren sinonimoaren hurrena bilakatzen joan da txapela euskal gizartean, txano edota kapela arrotzen mesedetan. Eta ekintza aktibora igarotzeko ordua dela iruditu zaie.

Ez dut ezkutatuko niri ere pena apur bat ematen didala txapela gure kaleetatik ia-ia ehuneko ehunean desagertu dela egiaztatzeak.

Krisi estrukturalean bizi da txapela, handik eta hemendik denetariko ordezko erabilgarriak azaldu zaizkiolarik. Eta esan genezake esparru folklorikora baztertu dugula, eguneroko erabilpen arruntetik ahaztua. Bilakaera prozesua, dena den, zeharo arrunta izan delakoan nago, beste jantzi mota askorekin jazo den bezalatsu.

Txapelak bultzada behar duela? Ez dut ezetz esango. Baina iraganeko erabilera-mailara iristea helburu ezina da, nahiz eta Txabai elkartearen gisakoak ugaldu. Uste dut, txapela, bere duintasun osoa gogoan edukita, egokitzapeneko dosi handiaren premian dagoela, erabilera normalizatuko jantzi izatera itzuliko bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak