goiena.eus

Aurrerabidearen baitan

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenaldian, komunikabideetan dabiltza berriak. Madrilen Sustapen Ministerioarekin bilerak, akordioak, fotomuntaketak, eta abar. Donostiako, Bilboko eta Gasteizko geltokietan parkeak, lurperatzeak... denak polita dirudi.

Bitartean, Antzuolan, San Blas inguruan hormigoizko pareta ikaragarria eraikitzen ari dira. Akaso, grafitiren batekin konpontzeko asmoa izango dut? Ez dago halako astakeria ezkutatuko duen pinturarik. Aitzabasalde baserria lurreratuta eta iturria lurperatuta daude. Eta laster hasiko gara 500 metroko biaduktua ikusten, Ertzile eta San Blas tartean.

Non gelditzen da Markel Olanok proposatzen duen Gipuzkoa hiria? Autobidearen eta AHTaren artean Antzuola txikitu digute. Autobidea hartzeko Deskarga igo beharko dugu eta trena, Donostian edo Bilbon.

Hori dena gutxi balitz, laster Gorlatik Deskargara goi-tentsioko linea erraldoi bat jarriko digute (Gueñes-Ezkio); hori bai, AHTa "energia garbiz hornitzeko".

Aurrerabidea nagusi, ondarea eta ingurumena noizbait faltan igarriko ditugu.

----------

Jose Mari Iturbe  

Antzuola

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa