Adore barik

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2015ko urr. 9a, 00:00

Ointxe eztaukat ezetarako adoreik", entzuten genion aittajaunari azken aldera.

Herriek ere, pertsonek bezala, gorabeherak izaten dituzte. Aspaldi honetan adoretsu ikusten dugu Katalunia, eta Euskal herria, berriz, motel, adore barik. Eta hori ematen zuela gure sasoirik onenean sartu behar genuela ziklo gogor eta minbera bat itxita. 

Orain dela lau urte esperantza handiak piztu ziren. Pausoak alde bakarrekoak izan ziren, estatuarengandik ezer onik ez zetorrela jakinda. Orain Kataluniak bezala. Denbora pasatu da eta ez dakit zeri begira dauden su-iskilu apurrak entregatzeko edo botatzeko eta "de facto" deseginda dagoena desegiteko. Geure buruarentzat kalte luzapenetan ibiltzea.

Kataluniako kasuan ere motel ibili gara independentistak. Hain maitea dugun manifestazio nazional jendetsu bat ere ez katalanei elkartasuna adierazteko. Eskertuko zuten maitasun apur bat.

Lehendakariaren alderdia berriz "nazio forala" txisteratik ateratzen eta Kataluniako prozesuaren aurrean muturra okertzen. Autogobernu handiagoa negoziatu nahi omen du estatu zentralarekin. Eta bitartean estatu zentrala eta alderdiak elkarte autonomoan duen sozio maitea kontzertua eta kupoa kendu nahirik. Eta lehendakaria harritu plantak egiten.

Euskal Telebista, berriz, ezagutzen den teoria antieuskaldun eta gezurtiena bultzatzen Baskoitze berantiarra dokumentalaren bidez. Euskaldunak 1.500 urte ei daramagu bakarrik Hegoaldean. Lehen zeltak bizi ziren hemen, eta guk inbaditu egin genituen. Eta ofizioko gure politiko eta intelektualak isilik. Ba!, esango dizute, zer ardura hain aspaldiko gauzak; hemen aurrera begiratu behar da... Ez da oso azkarra izan behar igartzeko zeintzuk erabiliko duten tesi hau gurean independentzia serio planteatzen den egunean.

Eta honaino etorrita, zalantza: zer gara gu, motelak ala iñuzenteak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak