goiena.eus

Deba ibaian arazoak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Erne! Ibaia kolore arraroarekin edo animaliak hilik ikusiz gero, 112 zenbakira deitu, gai horretarako egin beharrekoak martxan jartzeko.

Irailean sei urte beteko dira Bergaran hondamendi ekologikoa gertatu zenetik; lehenik ahateak eta gero arrainak hilik agertu ziren. Arduradunik ez da azaldu, berriz ez gertatzeko neurririk ez da hartu eta hurrengo isurketa noiz izango den zain gaude. Udara begira lantegietan mantentze-lan gehiago egiten dira, hondakin gehiago sortzen dira eta ibaira isurtzeko tentazioa handia da, diru pixka bat aurreratzeagatik.

Ideia bat egiteko, 2013ko uztailean, Mutrikuko Mijoa izeneko errekatxoan, 805 aingira eta 143 amuarrain azaldu ziren hilda, eta arduradun batzuei espedientea ireki zizkieten, baina Debagoienean, antzeko gertaerengatik, ez dituzte arduradunak aurkitu.

2013ko abenduan, Gabonetan, jarduera industrialik ez zegoela, Osintxu eta Elgoibar artean arrainak hilik azaldu ziren; ur asko zeraman sasoian zen, eta arduradunik ez da azaldu.

Egoera okerrena udako hilabeteetan etorriko da; beraz, denok begiak zabalik, eta Deba ibaian zerbait arraroa sumatuz gero, 112 zenbakira deitu.

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa