Zuhaitzak geroago eta gutxiago; noiz arte?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko urt. 13a, 17:02

Ez badakizu zer egin Gabonetako zuhaitz naturalarekin, landatu ezazu gure inguruko mendiren batean.

Izan ere, ez da etikoa izaki bizidun bat apaintzeko erabiltzea egun batzuetan eta horren ostean zaborretara botatzea; eta, gainera, zuhaitz faltan gaude.

Aspaldiko kontua da hau: 1548. urtean Gipuzkoako Batzar Nagusietan lehenengo aldiz plazaratu zuten kezka da, alegia, gizartearen beharrei aurre egiteko zuhaitz gutxiegi zeudela, eta gaur egun Lurra planeta mailan dagoen kezka da. 

Basamortuak geroago eta gehiago eta basoak geroago eta gutxiago. 

66 aldiz Gipuzkoaren azalera mozten dira urtean gizakiaren epe motzeko proiektu ganoragabekoak asetzeko, ondorengo belaunaldien etorkizuna kolokan ipinita.

Nire aholkua honako hauxe da: landatu ahal duzun gehien, eta disfrutatu zure zuhaitza maskota bat balitz bezala, lan gutxi eta onura asko ematen du eta. 

Hain zuzen ere, zuhaitzak dira Lurra planeta ondoen zaintzen dituzten izaki bizidunak.

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak