UDAk garaipena, Mondrak berdinketa eta Aloña Mendik porrota, Ohorezko Erregionalean

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati

UDAk garaipena, Mondrak berdinketa eta Aloña Mendik porrota, Ohorezko Erregionalean

Gainera, Erregional Preferente mailan, Aretxabaletak 0-0 egin du Intxurren kontra, Mondrak 1-0 galdu du Urolaren aurka, eta Bergarak 1-2 irabazi du Beasainen, lidergoan sendo jarraitzeko.

Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

  Kirola  Arrasate

Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Arrasatearrak 4,16 metroko jauziarekin irabazi du, pertika-jauzian, Salamancan jokatu den Espainiako Txapelketa. Hirugarren Maialen Axpe arrasatearra izan da. Istar Dapenak 5. postua lortu du, 5,15 metroko jauziarekin, eta Iñigo Uribarrenek brontzea lortu du jauzi-hirukoitzean.

Garaipen garrantzitsua lortu du UDAk etxean (4-1)

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaletako taldeak 4-1 gainditu du Ostadar taldea, Ibarran. 0-1 galtzen joan arren, etxeko taldeak hortzak estutu ditu, eta markagailua aise irauli du.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Mondrak eta Bergarak 2-2 egin dute Kopako derbian

  Kirola  Arrasate  Bergara

Zuri-moreek eta bergarako taldeak puntu bana lortu dute Mojategin jokatutako derbian. Bergararrak 0-1 joan ziren atsedenaldira, lehen zatian Mondra baino hobeto aritu ostean. Bigarren zatian etxekoak beste indar batekin zelairatu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Azken txanpan, baina, kanpokoek binako berdinketa egin zuten. "Emaitza zuzena eta justua izan da", adierazi zuen Bergarako ordezkari Manu Diazek.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Emakume bat erreskatatu behar izan dute Osintxun, sute baten ondorioz

 Bergara

Osintxu auzoko 13 zenbakiko 1. solairuan piztu den sua itzalita dago jada, baina kea arnasteagatik bizilaguna eta bi ertzain Arrasateko ospitalera eraman dituzte. Izan ere, bi ertzain emakumea etxetik ateratzera sartu dira, eta ondoren, Zubillagako eta Arrateko suhiltzaileak heldu direnean, ospitalera eraman dituzte hirurak.

Xabier Peñagarikanok jantzi du harri-jasotzaile gazte onenaren txapela Oñatin

  Kirola  Oñati

Iñigo Eizagirreren eta Xabier Peñagarikanoren arteko lehia polita bizi ahal izan dute oñatiarrek, eta azkenean, bigarrenak jantzi du txapela. Euskal Label Binakako Aizkolari Txapelketari dagokionez, Atutxa-Mugartza II eta Vicente-Saralegi bikoteek lortu dute finalerako txartela.

Une erabakigarrietan nahi eta ezin ibili da Izarraitz Aloña Mendi Basaurin (27-20)

  Kirola  Oñati

Une erabakigarrietan nahi eta ezin ibili da Izarraitz Aloña Mendi Basaurin (27-20)

Bigarren zatiko 19. minutuan ipini de lehen aldiz Basauri aurretik markagailuan (14-13) eta han bukatu da partidua. Ordura arte oñatiarrek agindu dute markagailuan eta jokoan. Bereziki, lehen zatian. Baina, bizkaitarrak aurreratu direnean, ez dute egoerari bueltan ematen asmatu. Emaitza horrekin, Basauri da Euskal Ligako líder berria.

Hockey zaporeko domeka, Labegaraietan

  Kirola  Bergara

Gainera, Hanka Labanka-Ribabellosako Dragons hockey partiduaz ere gozatu dute Labegaraietara bertaratu direnek.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Umeek bizikletekin gozatu dute Lokatzak antolatutako ekintzetan

  Kirola  Bergara

Seminarioko jolastokian, bizikletekin jolasteko aukera zabala eskaini ditu Lokatza Ziklismo Eskolak, eta ume eta gazteek ez dute hutsik egin. Parte hartu duten neska eta mutiko guztiendako, gainera, opariak banatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (73)

Bertan behera gelditu da Kukai taldeak Arrasaten eskaini behar zuen 'Oskara' ikuskizuna

  Kultura  Arrasate

Bertan behera gelditu da Kukai taldeak Arrasaten eskaini behar zuen 'Oskara' ikuskizuna

Zapatuan, Amaia antzokian, arratsaldeko 19:30ean, egitekoak ziren Kukai taldekoek ikuskizuna, baina "konpainiari sortu zaizkion arazo larri batzuengatik", bertan behera utzi behar izan dute. Izan ere, ikuskizuneko protagonistaren osasun arazo bat dela eta, bertan behera gelditu da ikuskizuna.

Mondrak puntu bakarra lortu du Martuteneren aurka (2-2)

  Kirola  Arrasate

Mondrak puntu bakarra lortu du Martuteneren aurka (2-2)

Markagailuari buelta ematea lortu duen arren, Martutenek neurketako azken txanpan lortutako golari esker puntu bana lortu dituzte bi taldeek Mojategin. Mondrako bi golak Mikel Aizpuruak egin ditu.

Festa giroan, Mendi Mendian Racing jaia

 Elgeta

Rallyak eta motorraren mundua herritarrengana gerturatu nahi izan dute Mendi Mendi Racing elkarteko kideek. Besteak beste, lehiaketarako prestatutako autoak udaletxe aurrean egon dira ikusgai, eta ostean, trikitixaren doinuekin girotu dute poteoa.

'Okilak eta Biodibertsitatea' erakusketa, Oñatiko Natur Eskolan

  Ingurumena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Natur Eskolak beste behin martxan jarri ditu Ingurumen Jardunaldiak eta horren barruan Okilak eta Biodibertsitatea erakusketa zabaldu dute.

Baserriko produktuen azoka eta 'Zurekin Arrasate euskaldunago' ekimena uztartu dira Seber Altube plazan

 Arrasate

Sasoiko produktuen, neguko produktuen, eskaintza zabala izan da Seber Altube plazan egin den Arrasateko baserriko produktuen hileroko azokan. Oraingoan, AED elkartearen eskutik, hainbat ekintza egin dituzte, gainera, azokaren bueltan.

Gimnasia erritmikoa zapatuko protagonista Uarkapen

  Kirola  Arrasate

Gimnasia erritmikoa zapatuko protagonista Uarkapen

Alebin eta infantil mailetan Eskolarteko B multzoko txapelketa jokatu da gaur, Arrasateko pilotalekuan, eta Dragoi taldekoek ordezkaritza zabala izan dute. Uarkapeko harmailak saio ezberdinak jarraitu dituzten ikuslez bete dira.

Amaia Santamariaren 'Berrinterpretazioak', ikusgai Aroztegi aretoan

  Kultura  Bergara

Amaia Santamariaren 'Berrinterpretazioak', ikusgai Aroztegi aretoan

Atzo inauguratu zen Bergarako artistak instalazio eran aurkeztutako argazkiz eta proiekzioz osaturiko Berrinterpretazioak erakusketa, Aroztegi aretoan. Martxoaren 5era arte egongo da erakusketa ikusgai.

Monterron jauregiaren bitxikeriak ezagutzen

 Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Zarugalde kalean dagoen jauregia Aranguren familiarena da jatorriz, eta egun, Arrasate Musikalen egoitza. Ana Ugalde historialariak zehaztasun gehiago eman dizkigu Monterron jauregiari buruz.

Jon Andoni del Amok 'Party & Borroka' liburua aurkeztu du Bergarako gaztetxean

  Kultura  Bergara

Jon Andoni del Amok 'Party & Borroka' liburua aurkeztu du Bergarako gaztetxean

Azken hamarkadetako euskal musika taldeak, musika entzuteko lekuak, moduak eta jarrerak aztertu ditu Durangoko idazleak eta liburuaren aurkezpena egin zuten atzo, Kartzela Zaharrean.