Lokatza Ziklismo Eskolak banatu ditu Tourreko porrako sariak

  Kirola  Bergara

Lokatza Ziklismo Eskolak banatu ditu Tourreko porrako sariak

Atzo, uztailak 27, banatu zituen Lokatza Ziklismo Eskolak Frantziako Tourreko porraren sariak. Malatxa 2, Ibontxo 1 eta Petanka 4 izeneko porrak izan dira irabazleak; 4.224 euro, 2.816 euro eta 1.408 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren. Lokatzak 705 apustu jaso ditu aurten guztira.

Hendrik Roverrek itxiko du aurtengo Berumuga

  Kultura  Bergara

Hendrik Roverrek itxiko du aurtengo Berumuga

Musika beltzaren zikloa itxiko dute gaur Hendrik Rover & Los Miticos GT's hirukotearen blues, rhythm & rock doinuek, Espoloian (22:00); bakarkako proiektuaz gain, 1990eko hamarkadako erreferente izan ziren Los Deltonos taldearekin jotzen jarraitzen du.

Aurreikuspenak beteta amaitu dira Bergarako udalekuak

  Euskara  Bergara

Aurreikuspenak beteta amaitu dira Bergarako udalekuak

Jardun pozik dago uztailaren 3an hasi ziren eta gaur bukatuko diren udaleku irekiekin, orokorrean "oso ondo" joan dira-eta: "Ekintza guztiak burutu dira eta zailtasun guztiei irtenbidea eman diegu; eguraldia lagun izan dugu eta horrek dena errazten du beti".

"Jokabide aldaketa norberetik hasi behar da"

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Emakumeen Mundu Martxak deituta, azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Arrasateko Herriko Plazan. Herritarrez gain, bertan izan dira udalbatzako talde guztietako ordezkariak. "Benetako berdintasuna lortzeko jokabide aldaketa norberetik hasi behar da", adierazi dute, besteak beste.

Hiltzeko jaio zen Hatortxu Rock-era itzulera

  Kultura  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Euskal presoen aldeko Hatortxu Rock jaialdiaren 20. ediziorako itzuliko dira Arrasateko Ekon eta Des-kontrol taldeak, eta bi taldeekin elkartu da Goiena zapatuan eskainiko duten kontzertu bereziaren gainean berba egiteko; lozorrotik bizi-bizi esnatzeko prest daudela iragarri dute. 

Koldo Eleizalde kaleko ezpondak egokitu dituzte

  Gizartea  Bergara

Koldo Eleizalde kaleko ezpondak egokitu dituzte

Bolua auzoan dagoen Koldo Eleizalde kaleko 4., 8., 16. eta 18. atarteen pareko aterpean dauden ezponda eta gune publikoak landare gabe zeuden eta horri guztiari "beste aurpegi hobeago bat" jarri dio Udalak, ezponda horiek "nabarmen" txukunduta. "Lehen lurra bakarrik zegoen eta orain itxitura berriak egin dituzte eta koloreko harriak gehitu". Ekopaisaia SL enpresa aritu da lau astez lanean 18.100 euroko aurrekontuarekin –BEZ barne–.

Urbanizazio lanak Bergarako Alkabieta kalean

  Gizartea  Bergara

Urbanizazio lanak Bergarako Alkabieta kalean

Alkabieta kalean –Manso deitutako eraikinaren inguruan– urbanizazio eta hobetze lanak egiteko Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresari esleitu dizkio Bergarako Udalak 67.338 eurotan –BEZ barne–. Uztailaren 19an hasi ziren lanak eta aurreikusten dute hiru hilabetetan bukatzea.

Akatsa zuzendu dugu. Eskerrik asko!

Erantzuna | Oregi, Odriozola eta Igartza azkarrenak Basalgoko igoeran

Oregi, Odriozola eta Igartza azkarrenak Basalgoko igoeran

  Kirola  Bergara

Oregi, Odriozola eta Igartza azkarrenak Basalgoko igoeran

Bergarako Basalgo auzoko jaietan klasiko bat den txirrindularitza igoera egin da gaur 12:00etan hasita. Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailak aintzat hartuta, bederatzi ziklistek hartu dute parte probaren 35. edizioan. Jaietako egun handia da gaur, bertso bazkari eta guzti. Bihar, uztailak 26, amaituko dira festak.

Lokala alokairuan hartzeko laguntza Bergarako enpresa berriendako

  Ekonomia  Bergara

Bergarako Udalak 20.000 euroko partida dauka aurreikusita herriko ekintzaileei alokairuan laguntza eskaintzeko. Gainera, programa beraren beste helburu bat da herrian hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzea. Interesdun enpresak, Udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia erabilita, Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du eskaera; izen-ematea irekita dago urte osoan, aurrekontua agortu arte.

Labegaraietako kiroldegia itxita egongo aste osoan garbiketa orokorra egiteko

  Kirola  Bergara

Labegaraietako kiroldegia itxita egongo aste osoan garbiketa orokorra egiteko

Udalak jakitera eman duenez, Labegaraietako kiroldegia itxita egongo da aste osoan garbiketa orokorra egin behar dutelako. Kantxan, aldageletan, beirateetan eta bestelako guneetan garbiketa lanak egingo dituzte. Sortu ahal diren eragozpenengatik barkamena eskatu du Udalak aldez aurretik,

Oporren aurreko azken Eguazteneko Azoka hilaren 26an

  Ekonomia  Bergara

Oporren aurreko azken Eguazteneko Azoka hilaren 26an

Uztailaren 26an oporren aurreko azken Eguazteneko Azoka egingo da Oxirondoko azokan 18:00etatik aurrera. Baserritarren bertako eta sasoiko produktu eskaintza zabalaz gain, pintxo-poteoa Etxagi tabernaren kontu joango da.

1942an jaiotako bergararren ospakizuna

2017/10/07 10:00

Bergara

1942an jaiotako bergararrak urriaren 7an Baztan ingurura joango dira euren 75. urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez irailean zehaztasun gehiago emango dituzte, izena emateko ordainketarako kontu korronte zenbakia barne.

Badatoz Santa Ana jaiak eta Basalgo auzoko festak

  Gizartea  Bergara

Badatoz Santa Ana jaiak eta Basalgo auzoko festak

Boluan, Arriruriagan eta Burdinaten gaur hasiko dira festak eta domekara arte adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua izango dute; Basalgoko egun handia, berriz, uztailaren 25ekoa izango da. Aurten ere bertso bazkaririk ez da faltako; Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira.

Ureztatze sistema berria herriko zenbait lorategitarako

  Gizartea  Bergara

Ureztatze sistema berria herriko zenbait lorategitarako

Bergarako hainbat lorategiren ureztatze sistema telegestio bitartez kudeatu ahal izateko instalazioak eginda eta jarrita daude. Lehen fase horretan herriguneko lorategi erdietan ezarri da sistema hori. Riegos Euskadi enpresa izan da lanak egitearen arduraduna, 18.781 euroko aurrekontuarekin.

Areto futbolaren hamabi orduko jaia seminarioan

  Kirola  Bergara

Areto futbolaren hamabi orduko jaia seminarioan

Semicup txapelketaren edizio berri bat jokatuko da zapatuan, hilak 22, seminarioan, 08:00etatik 20:00etara. Hamalau talde izango dira, eta nobedadea da neskez bakarrik osatutako talde batek ere hartuko duela parte. Final handia 20:00etan jokatuko da eta ondoren banatuko dituzte sariak.

"Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura"

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK

Edesa Industrial-eko eta Geyser Gastech-eko langileek, bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, uztailak 19, Arrasateko Herriko Plazan. Ez dute esperantza larregi bihar aurkeztuko dieten bideragarritasun planaren inguruan: "Gure susmoa da plan horrek murrizketa gehiago ekarriko dituela".

Boluko frontoiko estalkiaren eta igerilekuaren auziei soluzioak bilatzen

  Politika  Bergara

Boluko frontoiko estalkiaren eta igerilekuaren auziei soluzioak bilatzen

Galderen eta eskaeren tartean, Irabaziko zinegotziak atera zituen mahai gainera Boluko pilotalekuaren estalkiaren proiektua eta Agorrosingo kanpoko igerilekuaren edukiera arazoa, Bergaran pil-pilean dauden gaiak. Bi gai horiek eta Udaleko batzorde informatzaileen aldaketek eragin zuten eztabaida gehien uztaileko bilkuran.

Errastiren heriotzarekin, "erreferente bat" galdu du Bergarak

  Gizartea  Bergara

Errastiren heriotzarekin, "erreferente bat" galdu du Bergarak

Bergarako San Pedro eliza txiki geratu zen uztailaren 14an Juan Mari Errasti Lesarriri (Eibar, 1925–Bergara, 2017) azken agurra emateko. Alkartu Nai elkartearen hasierako urteetan, 1960ko hamarkadaren erdialdean, ezinbesteko pieza izan zen Errasti, eta aurrerago hamaika saltsatan ibili zen. "Alturaz txikia bazen ere, gizon handia zen; plazera zen haren ondoan lan egitea. Bergarak erreferente bat galdu du, haren lana eta nortasuna ez ditugu ahaztuko", dio Errastirekin harreman estua izan zuen Juanjo Arrietak.

Fatxada batetik harriak erori dira Bergarako San Pedro kalean, zauritu barik

  Gizartea  Bergara

Fatxada batetik harriak erori dira Bergarako San Pedro kalean, zauritu barik

Gaur goizean, uztailak 17, Bergarako San Pedro kaleko fatxada batetik harri batzuk askatu eta kalera erori dira. Harriek ez dute inor azpian harrapatu, baina Bergarako Udalak ingurua hesitu eta azterketa azkar bat egin ostean, askatzeko moduan dagoen fatxadako harri zatia botatzeari ekin dio. Lanok gaur bertan amaitzea aurreikusten dute.