Uztaileko zaintza zerbitzuan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko mai. 24a, 10:17
Uztailean zehar Jardunek eskainiko duen zaintza zerbitzuan izena emateko aukera dago oraindik.

Udaleku irekietarako izena eman duten ume guztiak onartuak izan dira aurten ere. Guztira 522 umek eman dute izena, Bergaran, Angiozarren eta Osintxun uztailean zehar egingo diren Udalekuetarako.

Honetaz gain Jardunek zaintza zerbitzua eskainiko du uztailean zehar goizeko 8:30etatik 10:00ak arte. Honako honetan izena emateko epea oraindik ere zabalik dago, beraz, norbaitek interesa izanez gero Jarduneko bulegoan eman daiteke izena.

Aurten ere uda lagun artean primeran pasatzeko aukera edarra izango dute!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak