Pentekoste jaietako zapirako marrazki/lema lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Jardun Euskara Elkartea 2017ko mai. 8a, 15:28
Bergarako jaietarako geroz eta gutxiago falta da eta aurten ere jaietan erabiltzeko zapi eder batzuk izateko marrazki eta lema lehiaketa egingo da.

ergarako jaietarako geroz eta gutxiago falta da eta aurten ere jaietan erabiltzeko zapi eder batzuk izateko marrazki eta lema lehiaketa egingo da.

Hona hemen lehiaketarako oinarriak:

-Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.

– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa

– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.

– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak

Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 15 (astelehena) – Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

Saria: 100€ – Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Animatu eta parte hartu! Zurea izan daiteke jaietako zapiko lema eta marrazkia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak