goiena.eus

Auzoko jaia Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren larunbatean, maiatzak 6, Auzoko jaia ospatuko da Antzuolan. Egitarau ederra prestatu dute eta aukera ederra izango da auzoko hobeto ezagutzeko.

Datorren larunbatean, maiatzak 6, Auzoko jaia ospatuko da Antzuolan. Egitarau ederra prestatu dute eta aukera ederra izango da auzoko hobeto ezagutzeko.

Jaia 11:30ean hasiko den arren, 10:00etan autobus geltokian hitzordua jarri dute nahi dutenak goiko trenbidetik oinez joateko. Autobusez joan nahi duenak 10:50ean pesako autobusa hartu dezake.

Egitaraua:

11:30 Ongi etorri ekitaldia

12:00 Auzoko dinamikak

12:45 Munduko janarien dastaketa

13:15 Dantza saio partehartzailea

Photocall-a goiz osoa zehar

Auzoko, 2008an Topaguneak eta Uemak gure herrietara etorri berriei egiten genien harreraren inguruko kezkari erantzuteko asmoz sortu zen egitasmoa da eta gaur egun hainbat herritan martxan dagoena. Egitasmoaren baitan herriz herri jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko egiten ari den lana ikusaraztea da jairen helburu nagusia, parte hartzaileen arteko ezagutza eta motibazioa sustatzearekin batera.

Bergaran ere martxan daude hainbat talde eta norbaitek bertan parte hartu nahi izanez gero ateak irekita daude.

Bergarako auzoko taldeen ordutegiak:

Osintxu: bi asten behin astelehenetan 19:00

Emakume taldea: asteazkena 18:30

Talde irekia: goizean 10:30

Animatu Auzoko hobeto ezagutzera!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa