goiena.eus

Mintzanet

Erabiltzailearen aurpegia
Mintzanet ekimenaren aurkezpena apirilaren 3an, astelehena, 18:30ean Irizar Jauregian egingo da. Honen inguruko informazio gehiago izateko ez galdu aukera eta gerturatu!

Bada euskara praktikatzeko beste modu bat!

Mintzanet online euskara praktikatzeko doan eskaintzen den aukera da  www.mintzanet.net webgunearen bitartez, noiznahi eta edonon euskaraz hitz egin ahal izateko. Horretarako, nahikoa da mugikorra, tablet edo ordenagailu bat eta  Internet konexio bat edukitzea. Bertan parte hartu dezake euskara praktikatu nahi duen orok  eta baita euskara hitz egiten ondo jakin eta bere borondatez beste norbaiti  lagundu  nahi dionak. Horretarako webgunean sartu, izena eman eta galdetegi bat bete behar da, eta behin hau eginda,  segituan jakiten da nor izango den hitz egiteko bikotekidea.

Ekimen honen aurkezpena apirilaren 3an, astelehena, egingo da 18:30ean Irizar Jauregian. Informazio gehiago  nahi izanez gero ez galdu aukera eta gerturatu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa