Oñatiko PNVren Udal Taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Jose Antonio Amundarain 2017ko uzt. 15a, 00:00

Kontzejupetik herriko aldizkarian argitaratutakoari erantzunez.

Benetan harritzekoa da EAJ-PNVren Udal Taldeak Kontzejupetik udal aldizkarian idatzi duena.

Horrela dio: "Guk ez dugu Oñatiko EH Bilduren mundu-ikuskera, ez bakean, ez bizikidetzan, ez giza eskubideetan, ez gizarte- bizitzan, ez ekonomian eta industrian, ez hezkuntzan…. Baina geu ere oñatiarrak gara, eta geure lekua daukagu herrian; EAJ-PNV eredua aldarrikatzen dugu eta babesten dugu; EAJ beti aurrera! Ez da, ez, lan makala Oñatin! Oraindik, batzuek gorroto larregi daukate, gure iritzian, gauza onerako".

Hau irakurrita, beste alderdi politiko batekin gogoratu gara, baina ez genuen pentsatzen EAJ izan zitekeenik.

Oñatiko EH Bilduk mundu-ikuskera desberdina edukitzea gorrotoaren sinonimoa ote da, ba, eta ondorioz Oñatiko herrian daukan babesa gorrotoan oinarrituta ote dago? Hori, hain arinki esatea serioa al da? 

Ikuskera eta praktika diferenteak eduki ditzakegu, baina guk emandako iritziak eta kritikak gorrotoarekin lotzen badituzue, gauzak nahita oker adieraztea, desitxuratzea, da zuekin dagoen arazoa. 

 Azken urteetan, EH Bilduk egindako lan guztia, nahita oker adieraziz, desitxuraztea  izan da PNVk etengabe egin duena Gipuzkoa osoan eta Oñatin arrazoi gehiagorekin. Bi udal hauteskundetan aginte makila galtzea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, eta, gainera, oraintxe egin berri den inkesta, Udalaren jarduerari buruz, eta, atera den balorazioa ikusita, ezinegon galanta sortu zaizue eta hemendik aurrera ez da giro izango zuekin.

Beraz, iritzia ematea ez da gorrotoa edukitzea. Ala bai!

Ondo izan. Agur.

----------

Jose Antonio Amundarain eta Alberto Etxeberria

Oñati

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak