Giza eskubideak

Erabiltzailearen aurpegia Ixidor Solupe 2014ko abe. 18a, 00:00

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna; pentsatzen ari nintzela gaia nola landu eta arteztu, bururatu zitzaidan Xabier Leteren, Maiteaz galdezka abestia.

Egunsenti batean maitea zen hila / Kalera irten nintzen

Jainkoaren bila / Nerekin aurrez aurre esplika zedila / Behingoz utzi zezala zeru goi ixila.

Zutaz, maite, egina dut galde (bis).

Bakardade haundi bat

neukan bihotzean / Negar egiten nuen zutaz oroitzean / Galdera egin nion Jaunari hotzean / Gizonok nora goaz mundutik hiltzean? 

Zutaz, maite, egina dut galde (bis).

Orduak pasa ziren, ezer ez nuen entzun / Nik ez dakit, maitea, konprenitzen duzun / Arratsaren ilunak eguna bildu zun / Jainkoak inondikan ez zidan erantzun.

Zutaz, maite, egina dut galde (bis).

Etxeruntz nindoala oihukatzen nuan / Jainkoa ez da bizi gizonen onduan / Urruti zegok hura, han bere zeruan / Gu bakarrik utzirik umezurtz munduan.

Zutaz, maite, egina dut galde / Zutaz, maite, egina dut galde / Zutaz, maite, galdera egin nun / Baina Jainkoak ez zidan erantzun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak