Iñaki Peña: "Duintasun bidea"

Erabiltzailearen aurpegia ipena 2011ko eka. 13a, 02:00

Errespetua. Horixe da Kepa Elortza paziente oñatiarrak jaso ez dauana.

Dakizuenez, hizkuntza eskubideak gogor defendatzen dabil Osakidetzan baitan eta bere kasutik abiatuta Behatokiak dokumental ederra prestatu dau, Duintasun bidea izenburukoa hain zuzen be. Berton, Juanjo Sagarzazu neure lankideak modu ausartean parte hartzen dau, eta berak legez neuk be neure burua busti nahi dot gai honetan.

Dokumentalean agertzen diran datuen artean, Debagoieneko ospitalearen zuzendaritzak Elortza jaunari emondako erantzun lotsagarria dago. Buruzagi (erdaldun) asko oraindino ez dira konturatzen euskarazko asistentzia eskaintzea, batez be eremu geografiko batzuetan eta batik bat adin tarte konkretu batzuen pazienteei, kalitatezko asistentzia emotea dala, eta kontrakoa geure gizarteko zati ez hain txiki bateri huts eta iruzur egitea dala. Izan be, harrigarria da erdaldun batzuen erradikaltasuna ikustea, gitxieneko errespetua eta gizalegearen ganetik dagoana. Neure esperientzia pertsonalean behin Polizia Nazionaleko bulego batean (!) hango funtzionario batek barkamena eskatu eustan gazteleraz atenditzearren eta euskaraz zekian bere lankide baten zerbitzua eskaini eustan. Adibide isolatua izango da noski, baina tristea da osasun sistema publikoan horiek bezalako erantzunak askoz sarriagotan ez izatea.

Halaber, ume euskaldunak ditugun guraso euskaldunok Pediatria kontsultetan oso nekez lortzen dogu mediku edo erizainek euskarazko berbak erabiltzea euren paziente txikiekin. Eta adineko jenteagaz bardin.

Beste sasoi batzuetan gizarteak orokorrean gehiago errespetatzen zituan agure-atsoak, baina norabide bietan gertatzen zan begirune hura: "Sendagileei berorika egiten genien, baina hori sendagileek euskaraz egiten zuten garaian gelditu zen" (3 Mariak, Arantxa Urretabizkaia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak