Ditxosozko pertzentilak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Idigoras 2014ko abu. 19a, 00:00

Ezagutuko dittuzue pertzentillen grafikak. Bertikalian pisua eta horizontalian edadia.

Umian hazipena jarraiketako herremintak dia. Eta grafikan zihar, ehuneko edo pertzentilak adierazten dauein arrastuak: 3, 10, 25... Marra potoluaguaz 50-ekua, mugarri bat bailitzan.

Tarteka pediatriana fan eta umian pisua grafikan ifintten da. Gainetik doia entzuten badogu, azterketia gaindittu dauela pentsaitten dogu. 5etik gorako notia ataratian pare. Gurasuok pozik.

Justotxo dabil entzuten badogu berriz, 50ekuan azpittik doian seinale. Psikologikoki, suspentso bat. Gurasuok arduratu egitten gara, eta diranak eta eztiranak egitten dittugu umiari janari gehixau sartu guran. Bai, horrelakotxe hitzak ebalten dittugu, umiak ez dauelako bihar izaten.

Bi gauza ahazketan dittugula esango neuke. Batetik, umiak eztoskula pakerik emungo bere biharrak asetu arte. Gosiak badau, egingo dau negar. Eta bestetik, pertzentilak eurak ez diala notak. Esan gura daueina da, pisu desberdinetakuak eta zein proportziñotan dauzen. Umia 25eko arrastuan badau, esan gura dau 100 umetatik 25, bere pisuan azpittik dauzela.

Ia ba gurasuok ez garen lehenengo hilabetetik umiei notia jarten hasten. Gero be nahikua komerixa izango dittue, LOMCEkin eta LOMCE gabe be.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak