Iruña-Veleiako arrastoen bila

Erabiltzailearen aurpegia Inaxio Garro Iturrospe 2016ko ira. 30a, 11:52

Dagoeneko 10 urte luze igaro dira Arabako Iruña-Veleian euskaraz idatzitako aspaldiko pieza batzuk agertu zirela. Erromatarren Garaiko aurkikuntza horren aurrean, batzuek arre eta beste batzuek iso esan zuten; hau da, batzuentzat egiazkoak direla, besteentzat faltsuak.

Aurkitutakoa benetakoa balitz, euskaraz idatzitako aurreneko arrastoen aurrean egongo ginateke, baina badago, egon ere, hori guztia begien aurrean ikusi nahi ez duenik eta gaia bera asmakeria hutsa dela deritzona.

Kontxo, neuk ez dakit arrazoia nork izango duen, baina sikiera kuriosoa da erakunde publikoek eta administrazioak balizko benetakotasuna aztertzeko eta egiaztatzeko/gezurtatzeko traba baino ez duela jartzen, baten batzuk egiten ari diren lana galarazi eta zapuztu nahian.

Pasatu den denbora luzeegia da, eta euskarak badu behingoagatik idatzita aurkitutako kultura materialaz egia jakiteko beharra. Agian horrek aurreiritzi eta usteetan eraikitako ustezko egiak kolokan jarriko lituzke, eta maila teorikoan onartutako hamaika kontuk ez lukete zentzurik.

Informazio sakonagoa nahi izanez gero, bisita gidatu alternatiboak antolatzen dira, eta udazkenerako badago baten bat edo beste aurreikusita. Ea guztion artean lortzen dugun atea ireki eta euskarazko 1.000 grafito horien inguruan egi osoa jakitea, traba barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak