Mila pauso, mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia Itxaro Artola 2016ko abe. 9a, 11:05

Arrasateko Euskalgintzaren izenean, eskerrik asko eta bejondeizuela Euskararen Eguneko ekitaldian parte hartu zenuten guztioi.

Arrasate Musikaleko Banda, Lore Gazteak eta Arrostaitzeko dantzariak, Portaloiko kanta zaleak, Patxi Montero eta Herrixa Dantzaneko lagunak, Udalaxpe taldeko txistulariak, sokadantza osatu zenuten euskaltzale eta dendariok, plazara gerturatu zineten herritarrok, ospakizun festa eder bezain esanguratsua lortu zenuten denon artean. 

Izan bedi eredu eta akuilu pausoak ematen jarraitzeko, urtean 365 egunez, euskararen erabileran. Baietz izan!

----------

Itxaro artola

Arrasateko Euskalgintzaren izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak