AIC kalitate ziurtagiria lortu du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak, gaur emango dute jakitera 10. edizioko irabazleen izenak

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2017ko mar. 31a, 10:31
Albiste bikain batekin hasi da aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia: AIC kalitate ziurtagiria eman dio jaialdiari. Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. Jaialdiak gaur emango da jakitera aurtengo edizioko iragazleen izenak. Sari banaketa ekitaldia egingo dute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

AIC ziurtagiriak saritzen du film laburren lehiaketa batzuk egiten duten lan bikaina antolaketan, zabalkundean eta eta film laburren babesean eta profesionalizazioan. Aipamenak saritu nahi izan du jardun horietan guztietan Huhezinemak erakutsi duen bikaintasuna.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, gainera, ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izan ditu. Besteak beste, aurten estreinatuko ditu irudi grafiko berritua eta atal berriak. Jaialdia hasi zen pasa den martxoaren 29an eta gaur bukatuko da gaur, hilak 31, sari banaketa ekitaldiarekin.

Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, irakasleen laguntzarekin eta graduko Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren barruan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute sariketa. Aurten, 20 laguneko talde batek antolatuko du Huhezinema, ohi bezala, hiru taldetan  banatuta: programazio taldea, produkzio taldea eta komunikazio taldea.

Informazioa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak