goiena.eus

Sarean jarri dute "Haur eta gazte literatura irakur gida 2015"

Erabiltzailearen aurpegia
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du 2015. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 54 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 161 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Gidaren azken zenbaki hau egiteko, haur eta gazte literaturarekin lotutako 13 lagunek hartu dute parte, tartean, liburuzainak, eskoletako irakasleak eta fakultateko adituak. Taldearen koordinazio lanetan ibili dira MONDRAGON UNBERTSITATEko Marikarmen Apraiz eta Nerea Alzola. Gidaren hitzaurrean arduradunek dioten moduan, 2015eko gida "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du". Lan egiteko moduari dagokionez, zera diote: "Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaio".

Adinka antolatuta, bi modutan sailkatzen dituzte mintegian irakurri dituzten lan horiek guztiak: "liburu gomendagarriak" eta "liburu oso gomendagarriak". Azken horiei, gaienera, aztertzaileek erreseina bana gehitu diete.

1990. urtean hasi ziren MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatura gida kaleratzen (2001. urtetik, sarean). Proiektua elkarlanean egiten dute fakultateko arduradunek, Debagoienako udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako irakasleekin batera. Iaz, gainera, mintegiaren 15 urteko lana jasotzen duen zenbaki berezi bat argitaratu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa