Lan poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Administrazio eta Zerbitzuetako lan-taldeetan aritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2016ko mai. 2a, 16:55
MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko.

Arloak:

  • Idazkaritza akademikoa.
  • Ikasleen Arreta Zerbitzua.
  • Harrera zerbitzua.
  • Teknologia zerbitzuak.
  • Mantenimentua.
  • Biblioteka.
  • Finantza.

Beharrezko profilak:

  • Diplomatu/ingeniari/lizentziatu/graduatua izatea.
  • Euskaraz eta gazteleraz idatzizko zein ahozko maila ona izatea (euskaraz, EGA edo baliokidea). Ingelesez maila altua ere beharrezkoa izango da lan postu batzuetarako.
  • Administrazio eta zerbitzuetako alorrean esperientzia izatea kontuan hartuko da.

Interesatuek bidali curriculuma, maiatzaren 15a baino lehen, ondoko helbidera: curriculumak.huhezi@mondragon.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak