ADI! Guztiz gezurra da sare sozialetan zabaldu den albistea: MONDRAGON UNIBERTSITATEko Aretxabaletako campusean ez da inolako heriotzarik egon

Erabiltzailearen aurpegia Huhezi (MU) 2016ko urt. 12a, 15:53

Sare sozialetan zabaldu den albistea guztiz faltsua da, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek sortutako gezurrezko albistea. Endredo guztia izan da ikasleek gaizki ulertutako eta, batez ere, gaizki neurtutako ariketa baten ondorioa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik barkamena eskatu nahi diegu ikasle, lankide eta guraso guztiei eta, batez ere, albiste faltsu horretan inplikatuak egon direnei. Barkamenak, bereziki, kaltetuak izan diren Goienako kazetariari zein Goiena Komunikazio Talde osoari, baimen barik haien izena bereganatu eta zabaltzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak