Boterea

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2016ko ira. 30a, 11:40

Sexua bezain erotikoa, hura bezain erakargarria, omen da boterea.

Gizakiok "agintzeko grina" hutsa garela oihukatzen zuen Nietzschek. Eta badirudi oker ez zebilela. 

Nagusitasun gogoa odolean daramagula dirudi eta ondorioz, obeditzeko zaletasuna patologiatzat hartuta daukagu. 

Gutako bakoitzari bere esparruan, arlo umilenean bada ere, baino hartan besterik ez bada, bertako errege izateko sentimenduak gainezka egiten digu.

"Gizona gizonarentzako otso" zioenak abere taldekideen mailan funtzionatzen den indarraren hierarkia islatu nahi izan zigun eta desbideratuta ez zebilela aitortu beharra dago. 

Aste honetan, gurean, beste behin –azkenaldi honetan gehiegitxo ez bada ere– botoen boloa egin dugu. 

Haurrak plazan balkoitik botatzen diren gozokiak harrapatzeko egiten duten saiakera bezain zalapartaria, hortxe ibili dira hautagaiak botoen eskukadak bereganatu nahian. 

Demokraziaren jokoan patrikak eta poltsak herriaren nahiarekin betetzea nahi izatea zilegi da, baldin eta nagusitasunaren jokoaren amaieran patrika horiek ondo hustuta eta garbi garbiak etxeratzen badira. 

Nazareteko Jesusek aspaldian esan zigun: "Zuen artean nagusi izan nahi duenak bego zuen zerbitzari". Abere izatetik gizaki izateko bidea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak