Horazio Argarate: "Limosnarik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Horazio Argarate 2011ko api. 12a, 02:00

Ba ote dago gure artean inork "krisi" hitza, oraindik orain, aipatu ez duenik?

Hitz madarikatua denok erabili dugu. Bizi ere, krisialdia denok bizitzen ari gara, baina ez denok neurri berean. Zoritxarrez, langileen eta txiroen arteko elkartasunerako aukera paregabea izan zitekeena  erakunde publikotik jaso ahal dezakegun dirulaguntzen lorpenaren lehiaketa bihurtu dugu. 

Iñigo Lamarka Arartekoak ohartarazi gaitu: beharrean aurkitzen diren atzerritarrek dirulaguntza publikoak Euskal Herrian jaio garenok baino gehiago ez dituztela jasotzen, bestelakoak iruditu eta esaten baditugu ere.

Gurean, dirua barra-barra eta dirulaguntzak oparoak izan diren neurrian, atzerritarrak onartu ez ezik, deitu eta haien bila ere joan gara. Orain, beraietaz aprobetxatu ondoren, hemengoak ez direla azpimarratzen dugu. Horra hor, kapitalentzako inongo mugarik jartzen ez dituen gizarteak pertsonak beraien jabegoaren neurrira lur eremu batean edo bestean finkatzen ditu. Produkzioa jaitsi eta lan sariak desagertu edo gutxitu direnean ez da garaia ondasunak banatzeko?

"Mondragon" izenpean jabetza sozialaren aldarrikapena eta errealitatea munduan zehar zabaldu da. Eta, akatsak agerian badaude ere, ukatu ezin dugu kooperatibek gizakia enpresaren ardatza izateko ahaleginak egiten dituztela. Guregana etorri diren eta gurekin bizi diren atzerritarrak kooperatibistak izatera ailegatuko dira?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak