Norabidea adostu dugu! (Ebazpenak)

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Gure Esku Dago 2014ko ira. 28a, 11:50

Gasteizen elkartu gara azken hilabeteetan zehar landutako orri zuriaren sintesia eztabaidatu eta onartzeko. 20 ebazpen proposamenetatik 19 onartu ditugu, 5.3. ebazpenak ez du aurrera egin, bozka zuria izan baita nagusi.

EBAZPENAK (BOZKAK: BAI / ZURI / EZ)

1.- Ildo orokorraren inguruan
1.1.- GED dinamika erabakitzeko eskubideaz mintzo denean, estatus politikoaren inguruko erabakitzeko eskubidea izango du ardatz. (158 / 3 / 0)
1.2.- Erabakitzeko eskubidearen oinarria demokratikoa da soil-soilik, norberak izan dezakeen nazio edo identitate sentimendutik harago. (160 / 1 / 0) 

1.3.- GED dinamikak, hiru fasetan sailkatutako norabideari ekingo dio. (156 / 5 / 0)

- Aldarrikapena ehundu, edukiontzia, hautestontzia osatu
(Pedagogia, konplizitate berriak, aniztasuna, erabakitzeko eskubidea guztion topaleku)
- Adostu, edukia, galdera/k, data/k adostu
- Gauzatu, erabaki.

2.- Aldarrikapenaren inguruan
2.1. Erabakitzeko eskubidearen beharra, zergatia eta aukera: hedatu, arrazoitu eta aniztasunez blaitu. (157 / 4 / 0)
2.2. Dinamikaren kideen formakuntzari erantzun. (154 / 7 / 0)

3. Egikaritzearen inguruan
3.1 Herri kontsultak tresna baliagarriak: sustatu eta burutu, betiere horretarako baldintza egokiak sortzeko aurrelan metatzailea eta eraginkorra bermatuz. (153 / 7 / 1)

4.- Antolakuntzaren inguruan
4.0. Gure Esku Dago izenarekin, logoarekin eta herri dinamikaren izaerarekin jarraitu. 4.1. Herritarren parte hartze aktiboa ziurtatzeko, herriak dira dinamikaren oinarria. (157 / 4 / 0)
4.2. Herri- eskualdetako antolaketa eraginkorra eta parte hartzailea ziurtatzeko, eratze formula desberdinak aztertuko dira. Hiriburuei bereziki erreparatuz. (150 / 10 / 1)
4.3. Hileroko Herrialde mailako gune bat sortu. (153 / 7 / 1)
4.4. Nazio mailako balizko erakundetzearen inguruko eztabaida abiatu. (154 / 7 / 0)
4.5 Idazkaritza eta Adosgunea indarrean jarri. Behin behineko egoeratik formulazio adostura heldu arte. (149 / 12 / 0)

5.- Finantziaketaren inguruan
5.1. Autofinantziaketa da GED dinamikaren jardunbide ekonomikoa. (158 / 3 / 0)
5.2. Unean uneko edo tokian tokiko balizko diru laguntza publikoek ez dute dinamikaren autonomia urratuko ezta baldintzatuko. (153 / 3 / 5)
5.3. Bazkide (saretu kuotadunak) eta laguntzailea (kuota gabeko saretuak) figurak sortzeko proposamena bideratu. (58 / 62 / 41)

6..- Nazioartearen inguruan
6.1. Estaturik gabeko nazioekiko elkarlana sustatu. (159 / 1 / 1)

7.- Egutegiaren inguruan
7.1. Azaroak 8. Mosaiko erraldoia Donostiako Zurriolan. (141 / 19 / 1)
7.2. Ekainak 20. Herrialdekako ekimen erraldoiak. (149 / 11 / 1)
7.3. Udarako kanpaina bat prestatuko da. (146 / 14 / 1)
7.4. Irailak 19. 2015-16 kurtsoaren ibilbidea adostu. (157 / 3 / 1)

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak