Korrikako lekukoa eskuz esku dabil

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko Euskaltzaleen Topagunea 2017ko api. 3a, 14:46
Goibeko euskaltzaleen topagunetik ere egin dugu gure zatitxoa. Egunotan eskuz esku dabil Korrikako lekukoa Euskal Herrian zehar. Guk Nafarroako Eslaba herrian egin dugu gure tartetxoa. Elkarteko gaztetxoenek hartu zuten lekukoa, eta irribarrea ahoan eraman zuten zatitxo batean. Egon zen gehiago egin zuenik. Taldeko Iker Irazabalek Eslabatik Zangozarainoko bidea egin zuen Korrika. 21 kilometro pasatxo!!! (466 kilometrotik 487 kilometrora). Ikaragarria! Egun pasa ederra egin genuen Nafarroan aldean: jende asko ikusi genuen eta horrekin batera Korrikak eragiten duen zirrara. Elgetan barikurako dago iragarrita Korrika Txikia. Horrekin batera txokolate-jana eta txotxongilo ikuskizuna ere bai. Eta zapatuan Debagoienean izango dugu 20. Korrika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak