Kilometroa egingo dugu Eslaban, Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko Euskaltzaleen Topagunea 2017ko mar. 10a, 13:29

Apirilaren 1erako egun osoko irteera antolatu dugu. Irteera irekia da, bazkide eta herritar guztiei zabalik.

Korrika 20 ez da Elgetatik pasako eta Goibeko euskaltzaleen topagunetik pentsatu dugu kilometro bat diruz laguntzea, Nafarroan. Eslaba herrian hartuko dugu lekukoa apirilaren 1ean, 14:50ean. Hori horrela egun osoko irteera antolatu dugu. Irekia da bazkide eta herritar guztiendako.

10:00etan abiatuko da autobusa Elgetatik. 12:00etan txikiteoa egingo dugu Oibar herrian. Korrikaren etorrera girotzeko jakin dugu trikitilariekin egingo dutela txikiteoa Oibarren. 13:00etan Frontoia tabernan bazkaltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Helduen menua da: entsalada, zizka-mizkak, solomoa tomatearekin eta piperrekin, postrea, kafea eta ardoa (15 euro). Umeen menua da: makarroiak, oilasko paparra eta postrea (12 euro).

Kilometroa egin eta Zangotzara

14:30ean irtengo da autobusa Oibartik Eslabara. Kilometroa egin ostean Zangotzara egingo dugu 17:00etan pasatzen da-eta Korrika bertatik. Jakin dugu Zangotzan ere trikitilariek girotuko dutela Korrikaren etorrera.

Itzulera Elgetara 18:30ean izango da. Autobusaren prezioa da: helduak 7 euro eta umeak 3 —bazkideendako helduak 3 euro eta umeak doan—. Izen-ematea bai autobuserako bai bazkarirako martxoaren 30era arte da elgetakogoibeko@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak