Korrikako lekukoa eskuz esku dabil

Korrikako lekukoa eskuz esku dabil

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko euskaltzaleen topagunetik ere egin dugu gure zatitxoa. Egunotan eskuz esku dabil Korrikako lekukoa Euskal Herrian zehar. Guk Nafarroako Eslaba herrian egin dugu gure tartetxoa. Elkarteko gaztetxoenek hartu zuten lekukoa, eta irribarrea ahoan eraman zuten zatitxo batean. Egon zen gehiago egin zuenik. Taldeko Iker Irazabalek Eslabatik Zangozarainoko bidea egin zuen Korrika. 21 kilometro pasatxo!!! (466 kilometrotik 487 kilometrora). Ikaragarria! Egun pasa ederra egin genuen Nafarroan aldean: jende asko ikusi genuen eta horrekin batera Korrikak eragiten duen zirrara. Elgetan barikurako dago iragarrita Korrika Txikia. Horrekin batera txokolate-jana eta txotxongilo ikuskizuna ere bai. Eta zapatuan Debagoienean izango dugu 20. Korrika.

Bihar 22 lagun joango gara Elgetatik Eslabara Goib

Erabiltzailearen aurpegia Bihar 22 lagun joango gara Elgetatik Eslabara Goibekok diruz lagundutako Korrikako kilometroa egitera! Gogoratu, 10:00etan irtengo da autobusa herriko plazatik.

Lekukoa hartzeko prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Lekukoa hartzeko prestatzen

Gogoratu Eslaban hartzen dugula lekukoa apirilaren 1ean! Egun pasa antolatu dugu. Izen-ematea zabalik da hilaren 29ra arte.

Kilometroa egingo dugu Eslaban, Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia

Kilometroa egingo dugu Eslaban, Nafarroan

Apirilaren 1erako egun osoko irteera antolatu dugu. Irteera irekia da, bazkide eta herritar guztiei zabalik.

Euskaltzaleen Eguna, bi urtean behin

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaleen Eguna, bi urtean behin

Goibeko euskaltzaleen topagunetik balorazio oso positiboa egiten dugu bai jaiaz bai euskararen sokarekin lortutakoaz.

Eskerrik asko Euskararen Soka egin zenuten guztioi!

Eskerrik asko Euskararen Soka egin zenuten guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko Elgetako Euskaltzaleen Topagunetik eskerrak eman gura dizkiegu aurreko zapatuan Euskararen Sokara gerturatu ziren lagunei. Animatu gura ditugu plazan irakurritako agirian esandako moduan bakoitzak ditugun joerak eta inertziak astindu eta egunerokoan euskaraz bizitzera.