Osasuna eta adostasuna

Erabiltzailearen aurpegia Garikoitz Iturbe 2016ko abe. 2a, 00:00

Publikoa. Denon eskura eta denontzat. Hori da nik publiko kontzeptuaz dudan iritzia. Hala ere, konturatzen naiz sarri, gure agintariek, publiko hitza interesen arabera mozorrotzen dutela.

Pasa den asteburuan, Donostian erraustegiaren lizitazioa gelditu eta hondakinen gaian adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela adierazteko 10.000 pertsona inguru batu ziren. Iritzi publikorako albiste izen beharko luke, ezta? Nire ezusterako, ordea, ETBko gaueko notizietan ez zioten minutu bakar bat ere eskaini albisteari. Hori gutxi balitz, Gipuzkoako Diputazioak, hau ere publikoa, intentzionalitate guztiz, hurrengo egunean prentsan jarritako publizitate handi batean, zabortegiaren edo irudi eder baten agertzen zen errauskailuaren artean aukeratzeko planteamendua egiten zigun. Beste aukerarik egongo ez balitz bezala! Diru publikoaz gustuko ez dutena ezkutatu eta gero manipulatu. Hau da egungo agintariek eskaintzen dutena? Zergatik ez duzue kontatzen non jarriko duzuen errauskailuak sortuko duen hondakin toxikoak batuko dituen zabortegia? 

Eskua sutan jarriko al zenukete errauskailuak gure osasunean kalterik egingo ez duela adierazten duzuenean? Zergatik ez dugu gaia eztabaida politikotik ateratzen, adituen esku utzi ondoren, herritarrok gaiaren inguruan erabakitzeko aukera izateko? Zeren beldur zarete?

Bukatzeko, datu bat norberak hausnartu dezan. Tecnaliak 2015ean egin zuen neurketaren arabera, artsenikoa hirukoiztu egin da Bizkaiko Zabalgarbi errauskailuaren inguruan. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, hamar osagai kimiko toxikorik arriskutsuenen artean dago, eta minbizia eragiten du.

 Nola azaltzen duzue hau? 

Politikari batzuen esku utzi behar al dugu erabaki potolo hau?

----------

Garikoitz Iturbe

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak