"Hesi bako ortua"

Erabiltzailearen aurpegia Garikoitz Iturbe 2013ko ira. 6a, 02:00

Ortuek eguraldiaren arabera beren itxura aldatzen dute.

Bada, Aretxabaletako jaietako ortuak, txosnaguneak, koloretsu eta oparo igaro ditu egunak. Beste behin ere herriko gazteek, aurtengo lemari jarraituz, erakutsi dute hesi bako borondatea, indarra eta ilusioa dutela. Aukera zuten beraiek ere hesi barruan sartu eta jaia beraien bolara egiteko, bakoitzak bere ortuan. Horren ordez herriari eta herritarrei eskaintza eta giro ezin hobea eskaini diguzue. 

Zorionak, lanean ibili zareten guztioi. Izen eta abizen ezberdinak dituen kolektibo koloretsu eta anitz hori osatzen duzuen guztioi. Lan gehiago edo gutxiago egin duzuenoi. Batukada doinuz gure gorputzak dantzan jarri zenituztenoi. Turno ezberdinak eginez tragoak ateratzen ibili zinetenoi. Makarroi eta solomoak prestatu zenituztenoi...

Zuei esker, Aretxabaletan ortu osasuntsu batez gozatu dugu. Aupa, zuek! Osasuna!

--------------------

Garikoitz Iturbe

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak