Ukapena ez da bidelagun gomendagarria

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Etxabe 2016ko mai. 22a, 00:00

Ezetzak ez du zirrararik eragiten, ez du konfiantzarik sortzen, kontrako sentimendua baizik.

Era sistematikoan ezetz esaten duenak ez du ingurukoengan sentsazio positiborik eragiten. Indibiduotik kolektibora jauzia eginez gero, munduan ezetzak eta ukapenak gerra lazgarriak eragin ditu. Baietzak, onarpenak, errespetuak, eskubideak garatzeko aukerak, berriz, bestelako ondorioak izan ditu. 

Erabakitzeko eskubidearen kasuan, hamaika adibide ekar ditzakegu gogora, non jarrera positiboek erantzun zibiko eta askeak izan dituzten: 1980an eta 1995ean aske sentitu nahirik, milaka herritarrek herri-galdeketan parte hartu zuten Quebecen. 2006an Montenegron eta 2014an Eskozian eta Katalunian... Azken hori izan ezik, gainerako guztiak askatasun ariketa erraldoiak izan dira, inbidia eragiten duten horietakoak. Aske sentitu, erabaki, konpartitu, sentitu... hori guztia da, era baikor eta errespetuzkoan, Euskal Herriak eskatzen duena orain. 

Ekainaren 5ean euskal herritarrok erabaki nahi dugu. Errespetuz eta baketsu gure eskubidea praktikara eraman nahi dugunok, ukapena barik, baietza jaso beharko genuke. 

Guk erabaki nahi dugu, eta gustatuko litzaiguke erabakitzeko eskubide hori muturreraino eramatea, erantzunaren beldurrik gabe, desberdin pentsatzen duenari errespetua erakutsiz, askatasunez... 

Ekainaren 5ean harro sentitu nahi dut.

----------

Gorka Etxabe

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak