Euskaraz bizi eguna (autobusa eta herri bazkaria)

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz 2016ko api. 8a, 19:45
Badator aurten ere Euskaraz Bizi eguna! Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta euskaldun eta euskaltzale guztion topagune izango da Baiona, apirilaren 16an. Euskaldunok, egun horretan, sasi artetik salto egin, eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko eguna dugu . Baita euskararen alde egotetik egitera aldatzeko prest gaudela aldarrikatzeko eguna ere. Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz lelopean egingo da jaia. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek, gustu guztietara egokituak: 10:00etatik aurrera - Artisau eta eragileen erakustazoka - Umeen txokoan, joko eta puzgarriak - Behatokia eta Kontseiluaren eskutik, Akuilari tailerra 11:00etan Porrotx 13:30ean Herri bazkaria eta Erramun Martikorenarekin kantaldia 17:30ean Kalejira koloretsua, eta ondoren bertso poteoa, Xumai Murua eta Ortzi Idoaterekin, elektrotxarangaz lagunduta. 21:00etan Kontzertuak: Torii talde baionarra eta Sorkun. Ondoren, DJak. Egun pasa zoragarria izan dezagun, Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek autobusa antolatu du, apirilaren 16an guztiok Baionara joan gaitezen. Goizeko bederatzietan aterako da autobusa Garibaitik eta goizaldeko ordubietan abiatuko da Baionatik. 20 euro balioko ditu autobusak eta herri bazkarirako bonoak, biak barne. Autobuserako zerrenda Jai Zale tabernan izango duzue. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak