goiena.eus

Sorpresa latza

Erabiltzailearen aurpegia

Oin dala bi eguakitz, sorpresa latza hartu neban, aste hartako egunkari bat hartu nebanian irakurtzeko (martxoak 3).

Danak ondo bihako zeban eta normal, portadan, iragarki bat, hor eta modu horretan egon ez balitz. Emakumian Eguna 8xa izan zan ezkero, iragarki hori ekarri nahi izan dot harira. Zer iragartzen da bertan? Kristalen eta betaurrekoen eskaintza ala titiak haunditzeko eskaintza? Ze argazkixan ikusten dana oso adierazgarrixa da. Erdi-erdixan ile kizkurdun emakumia ikusi leike, kriston eskotiakin; aldi berian, baiña, betaurreko oso txikixak dittu. Ezkerrekaldian, eta oso txiki, berriz, eskaintzaren zenbatekua.

Honen harira be atentziñua deittu nahi dotzet hedabide guztiei eta produktuak merkaturatzen dittuzten enpresei be, askotan modu sexistan iragartzen dittuztelako euren produktuak, berdin paperian, egunkari, aldizkari edota dendetan edo publizidadeko karteletan.

Mesedez, utzi emakumea objetutzat erabiltziari, behingoz! Pertsonak die, eta, askok hala uste ez arren, hala tratau biharko litzakez.

----------

Eñaut Uriarte Palacio

Bergara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa