TALOGINTZA

Erabiltzailearen aurpegia
Ekaineko lehenengo aste-bukaera gogotsu hasi zuten gazteek. Izan ere, Talogintza ekintzarekin hasi genuen ostirala, beraiek erosketak egin ondoren lanari ekin zioten! Neska mutil dezente hurbildu ziren taloak egitera eta jatera, egia esan izugarrizko taloak egin zituzten.   Larunbatean eta igandean, … Jarraitu irakurtzen

MAIATZEKO AZKEN ASTEBURUA

Erabiltzailearen aurpegia
Azken asteburua oso lasaia izan zen … eguraldi ona zela eta, gazteak gaztelekuaren kanpoaldean ibili ziren jolasean eta baita berriketan ere.  Azken ostiraletan bezala, gazte dezente gerturatu ziren gurera baina larunbatean zein igandean, oso lasai ibili ginen. Mahai jolasetan, pin-pongnean, … Jarraitu irakurtzen

UDAERO ETA SUKALDARITZA

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 19, 20eta 21eko asteburuko ostiralean, aurreko urteetako Udaeroko argazki eta bideoak ikusi genituen. Domekan berriz, Udaerorako proposamenak jaso genituen. Zapatuan, sukaldaritza egin genuen, bizkotxo goxo bat egin genuelarik.

TOPERA JARRAITZEN DUGU!!

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren  bigarren asteburuan zehar Gaztelekuan ekintza anitz egin ditugu. DBH2ko mutilak, San Pedroetako esaldi lehiaketarako esaldiak sortzen ibili ziren. Eta egia esan esaldi oso politak sortu zituzten. Lokaleko pareta ere margotzen ibili ginen.  Gustura askoan, ibili ziren gure gazteak!! Asteburu … Jarraitu irakurtzen

AITZORROTZEN!!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzeko lehengo asteburuko ostiral eta zapatuan, gazteekin San Pedro jaiei buelta batzuek ematen ibili ginen, beraien gustuko ekintzen proposamenak batuz…. Horretaz gain, betiko lez, mahai jolasetan, ping pongean, futbolinean… ere ibili ginen. Domekan berriz, gazte talde batekin Aitzorrotzera igo ginen … Jarraitu irakurtzen

MARRAZTEN, ANIMATZEN, PILOTAN ETA PELIKULAZ GOZATZEN

Erabiltzailearen aurpegia
Apirileko azkeneko asteburuan, Aste Santutako oporraldi laburren ondoren zabaldu genituen berriz ateak. Apirilak 28, 29 eta 30eko asteburu horretan, ekintza anitz egin genituen. Ostiralean margotu berri diguten paretan Aitzorrotz marrazten ibili gonen. Zapatuan ordea, nesken futbito partidua ikusten joan ginen. … Jarraitu irakurtzen

TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Pasa den asteburu honetan korrika izan da nagusi Gaztelekuan. Izan ere, ostiralean, gazte talde batek larunbatean Eskoriatzatik pasako zen korrikarako pankarta bat egin zuen. Larunbatean berriz, indarrak hartzeko, Gaztelekuan gazteekin batera gosaldu genuen. Ondoren, herri osoa igarotzen zuen giza- katean … Jarraitu irakurtzen

KORRIKA BADATOR!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Asteburu honetan korrikako aurre-prestaketak izan ditugu xede. Horretarako, asteburu osoan zehar, gaztelekuan korrikari hasiera eman zitzaionetik hona sortu diren abesti ezberdinak entzuteko aukera izan dugu. Gainera, zapatuan, beste urte batzuetan korrikak bisita egin digun uneez gozatzeko aukera izan genuen, hainbat … Jarraitu irakurtzen

ARGAZKI RALLYA, SUKALDARITZA ETA PELIKULA

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiralean, sukaldaritza egin genuen gaztelekuan, denbora zen ez genuela egiten eta gazteak oso gustura ibili ziren. Larunbatean ere, sukaldaritza egin genuen aurreko egunean sobratutako osagaiak aprobetxatuz. Hortaz gain, argazki rallya ere izan genuen gurean eta animatutako gazteekin argazki oso politak … Jarraitu irakurtzen

ARGAZKILARITZA TAILERRA

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiral arratsaldea lasaia izan zen. Arratsalde lasaia igaro genuen gazteekin batera puffetan botata, mahai jolasetan eta solasaldian. Larunbatean aldiz Ekaitz Zilarmendi izan genuen gurean. Argazkilaritzako hainbat trukotxo erakutsi ostean, mobilaren kamararekin jolasean hasi ginen. Gazteak Ekaitzekin oso gustora egon ziren! … Jarraitu irakurtzen

MOSKEO KANPAÑA

Erabiltzailearen aurpegia
Pasa den asteburuan, Gaztelekuko paretetan zehar hainbat irudi desberdin jarri genituen. Hasiera batean, gazteek ez zuten ulertzen zer ziren irudi horiek baina poliki-poliki ulertzen joan ziren eta baita gairen inguruko eztabaidak sortzen ere. Irudiez gain, labur metrailak ere jarri genituen … Jarraitu irakurtzen

IRTEERA ETA FILMAK

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren lehengo asteburuan, ostiralean, film emanaldi izan genuen gurean. Izan ere, domekan genuen filma ikusteko intentzioa, baina azterketak direla medio, gazteek ezin izango zirela etorri aipatu ziguten, hori dela medio, gazteek eskatuta, filma ostiralean ikusi genuen. Larunbatean berriz, eski irteera … Jarraitu irakurtzen

ASTEBURU ANITZA

Erabiltzailearen aurpegia
Azken asteburu honetako ostiralean, aurreko astean hasitako sukaldeko proiektuarekin jarraitu genuen, eginiko murala margotuz. Zapatuan berriz, buru belarri ibili ginen karta jolasetan, bereziki txintxonean. Gainera gazteek zenbait karta jolas ere proposatu zituzten. Domekan ostera, pelikula emanaldia izan genuen gurean, ”La … Jarraitu irakurtzen

SUKALDE TXOKOA, MUSIKA TXOKOA, KINTTUAK… DENETARIK IZAN DUGU

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiraletan, betiko lez, gazteak aurrera eta atzea ibili dira baina hala ere, gazte dezente izan ditugu gurean! Mahai jolas desberdinetan, pin-pong-ean, futbolinean … ibili gara gogotsu!  Aurreko bi larunbatetan zehar, karta jolasetan ibili gara eta baita sukalde txokoarekin ere jarraitu … Jarraitu irakurtzen

MUSIKA TXOKOA MARTXAN!!

Erabiltzailearen aurpegia
Urtarrilaren 20-22ko asteburuko ostiral eta zapatuan, gazte lekua gaztez lepo egon zen. Asteburu honetan musika txokoa martxan jartzeko intentzioarekin esaldi lehiaketa jarri genuen martxan. Gazteek domeka arratsaldeko zazpiak arte izan zuten esaldiak watsappez bidaltzeko aukera. Esaldi dezente bidali zuten, eta … Jarraitu irakurtzen

PIN PONG LEHIAKETA IZAN DUGU!

Erabiltzailearen aurpegia
  Asteburu mugitua izan dugu oraingoa! Gazte dezente izan ditugu gurean hiru egunetan zehar. Ostiral arratsaldea mahai jolasetan jolasten hasi genuen. Ondoren, larunbatean izan dugun pin pong lehiaketarako entrenatzen ibili ziren. Eta arratsaldea ondo amaitzeko, pizza goxo batzuk egin zituzten! … Jarraitu irakurtzen

IREKI DITUGU GAZTELEKUKO ATEAK!!

Erabiltzailearen aurpegia
Asteburu motza izan da oraingoa. Motza izateaz gain,  lasaiak ere izan ziren bi egunak. Oporren ondoren, larunbatean ireki ziren Gaztelekuko ateak berrio ere. Nahiko berandu hurbildu ziren gazteak gurera, baina hala ere pin-pongean eta mahai jolasetan ibili ginen. Igandean berriz, … Jarraitu irakurtzen

GABONETAKO EKINTZAK, IZOTZ PISTA ETA GABA ELEGANTIA

Erabiltzailearen aurpegia
Abenduaren 29an Bakh-eko izotz pistan izan ginen. Eskoriatzatik goizeko hamaikak inguru irten ginen eta 11:45 jada patinatzen geunden. Ipurdiko bat edo beste ere hartu genuen, baina oso gustura ibili ginen 13:30etan pistak itxi zituzten arte. Ondoren autobusean, Gasteizeko erdigunera joan … Jarraitu irakurtzen

GABONETAKO EKINTZAK

Erabiltzailearen aurpegia
Astelehenean bailarako herri desberdinetako gazteak elkartu ziren Arrasaten, Gabonetako ekintzei hasiera polit bat emateko. Goiengazte ekintzarekin hasi genuen astea! Bertan, joko ezberdinak izan genituen eta ondoren Arrasateko Gaztetxean, bailarako gaztez osaturiko hiru taldek jo zuten! Giro itzela izan genuen jokoetan … Jarraitu irakurtzen

URTEKO AZKEN ASTEBURUA!

Erabiltzailearen aurpegia
Gabonetako oporrak bertan daude jada eta hori horrela izanik, hau izan da Eskoriatzako Gaztelekuaren azken asteburua. Baina lasai, hurrengo astean Gabonetako ekintza bereziak ditugu!! Ostiralean, abenduak 26an Arrasaten ospatuko den Goiengazte ekintzarako prestatzen ari garen jokoa egiten ibili ziren gazteak. … Jarraitu irakurtzen