Eloy Marteatxe: "Intxortako Lehoiak Peñaren inaugurazioa"

Erabiltzailearen aurpegia emarteatxe 2011ko api. 8a, 02:00

Zuen peñaren aurkezpen ekitaldira Athletic Clubeko Peñen Agrupazioko ordezkari moduan joateko ohorea izan nuen.

Aurkezpen egunean pertsonalki esan nizuen, baina orain jendearen aurrean adierazi nahi   dizuet nire zorionak eta nire esker ona lerro hauen bitartez.

Ez da holako egokiera batean tokatzen zaidan parada bakarra, holako ekitaldi askotan izan bainaiz, eta bakoitza berezia izaten da.

Oraingoan, Elgetako herri txiki eta politean izan da eta giputza naizen aldetik emozioak sakonagoak ziren oraindik.

Nola ez baloratu zuek, Intxortako Lehoiak Peñakook, egindako ahalegina ekitaldiko xehetasun guztiak behar bezala zaintzeko.

Ageri-agerian zegoen: bandera zuri-gorriak herrian zehar, baita udaletxean ere, neska-mutiko askoren elastiko zuri-gorriek eragindako emozio zirraragarria, Athleticen aldeko giro orokorra.

Eta ezer ez zen utzi azalean, dena zegoen ondo antolatuta.

Honek guztiak oso ondo erakusten du zer den eta zer islatzen duen gure Athleticek, baita Gipuzkoan ere.

Gabeziak, hutsegiteak... ez dira zuen erantzukizun, xehetasun horiek zaindu behar dituztenenak baizik.

Bihotz-bihotzetik,  eskerrik asko, Intxortako Lehoiak Peñako lagunoi, gogor egin eta zuen Intxorta mendi heroikotik botatako "Aupa, Athletic!" tsunami zuri-gorria bezala Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko da.

---------------------------------------------

Eloy Marteatxe
(Athleticen Peñen Agrupazioaren lehendakariordea)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak