Gu ere kontalari egitasmoa arrakastatsu

Erabiltzailearen aurpegia
Entzuteaz gain, entzunak izatea eta kontatzea gogoko dutela erakusten digute herriko txikitxoek Gu ere kontalari egitasmoko saioetan. Pasadan ostiralean ere hutsik egin gabe azaldu ziren denak kontalari lanetan jarduteko irrikitan. Saio benetan politak eskaintzen dizkiguzue! Eskerrik asko!

Ostiralean ipuinen orduko saioa

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiral honetan ere ipuinak izango dira nagusi liburutegian. Oraingo honetan Ipuinen ordua izango dugu gurean: 16:40-17:15 bost urteko gelatik gorako haurrentzako saioa eta 17:25-18:00 bi urteko gelatik aurrerako txikitxoentzakoa.

Azaleko ipuinak tailerra martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo izan genuen liburutegian Azaleko ipuinak tailerreko lehenengo saioa. Gustura egon ziren txiki naiz handiak Saroaren azalpenez, ipuinez eta abestiez gozatzen. Hurrengo bi saioak, maiatzak 29an eta ekainak 5an, astelehenak, izango ditugu. Gogoratu tailerrak dirauen ordubetetxoan liburutegi zerbitzua ez dela erabilgarri egongo.

Herriko txikitxoak kontalari ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiral honetan, Gu ere kontalari saioa izango dugu. Herriko neska-mutikoak izango ditugu ipuin kontari liburutegian 17:00etatik aurrera: Beñat (5 urte), Maialen (5 urte), Irargi (4 urte), Alazne (8 urte), Maia (8 urte), Ehari (8 urte) eta Hannah (8 urte). Batzuk aurrez ere kontatu izan dute eta beste batzuk berriz bihar izango dute estreineko saioa.

Hitzez pitz Berbalagun egitasmoa martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Berbalagun taldeetako parte-hartzaileei zuzenduta martxan jarri berri dugun egitasmoa dugu, Hitzez pitz Berbalagun. Irakurketa klub txiki bat. Euskaraz irakurri eta irakurritakoaren inguruan euskaraz jardutea da helburua. Lehenengo kontakturako Karmele Jaioren Hamabost Zauri liburuko bi ipuin irakurri ditugu: Zuk nahi duzuna eta Horretarako daude lagunak. Eta horietaz jarduteko elkartuko gara astean zehar.

Ostiralean ipuinen ordua

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiralean ipuinen ordua izango dugu liburutegian. 16:40-17-15 bitarte 5 urteko gelatik gorako haurrentzako saioa eta 17:25-18:00, berriz, 2 urteko gelatik aurrerakoentzako tartea. Azken horretan, boluntario berri batek kontatuko dizkie ipuinak haurrei. Gogoratu zueteko edozein izan daitekeela kontalari ipuinen orduko saioetan!

Azaleko ipuinak: izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
Garu ireki da izen emateko epea, ez galdu aukera!

Komunikazio kanal berria erabiltzaileen eskura

Erabiltzailearen aurpegia
Zuengandik gertu egotea da gure nahia!

Astelehenean liburutegia plazara

Erabiltzailearen aurpegia
Liburutegia herritarrengana hurbiltzeko helbuarekin, eta liburuaren eguna aitzakitzat hartuta, hainbat ekintza tarteko, astelehenean herriko plazan izango da liburutegia. 16:00-19:00 bitarte liburuak oparituko ditugu (urtean zehar bildumatik xahututakoak eta emari bidez jaso eta bildumara gehitu ez direnak) 17:00etan ipuin eta marrazkiez gozatzeko aukera izango dugu: 18:30eta liburu zozketa egingo dugu, mailegu zerbitzua erabili duten bazkideen artean. Haurren […]

Datorren astean oporrak

Erabiltzailearen aurpegia
Gogoratu datorren astean liburutegia itxita egongo dela opor egunak direla eta. Behar edota nahi izanez gero, badakizue, zuen bazkide txartelarekin bestelako liburutegietako zerbitzuez gozatzeko aukera daukazuela…

Lehiaketa berri martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Artista liburuak, sormen lehiaketa, abian da liburutegian. ARTISTA LIBURUAK forma nahiz eduki anitza izan dezaketen arte adierazpenak direla esan dezakegu. Ohiko liburuen mugak gaindituz sortutako artelanak. Beraz, oraingo honetan, denok barnean daramagun artista kaleratzera gonbidatzen zaituztegu! OINARRIAK

Ipuinen orduko saio berezia

Erabiltzailearen aurpegia
Apirilak 2 haur liburuaren eguna ospatzeko ipuinen orduko saio berezia izango dugu ostiral honetan. Ohiko bi saioak beharrean saio bakarra izango dugu eta bertan elkartuko gara adin guztietako haurrok 17:25-18:00 bitarte. Ez hutsik egin! sorpresaren bat edo beste ere izango dugu eta…

Badator liburuaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia
Datozen asteetarako ekintza ugari antolatu ditugu, hurbildu liburutegira eta gozatu eskaintzaz!

Ostiralean ipunen ordua

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiral honetan, martxoak 17 ipuinen ordua egitasmoako saio berri bat izango dugu liburutegian. 16:40-17:15 5 urteko gelatik aurrerako haurrentzako saioa eta 17:25-18:00 bitarte, berriz, 2 urteko gelatik aurrerako txikientzako saioa izango ditugu.

Liburutegiko poltsak banatzen

Erabiltzailearen aurpegia
Dagoeneko ugari dira liburutegiko poltsa jaso duten erabiltzaileak. Ez daukazu oraindik? Etorri eta eskuratu zurea!

Ipuinen orduko saioa bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Bihar, ostirala, ipuinen orduaz gozatzeko aukera izango dugu liburutegian. 16:40-17:15 bost urteko gelatik gorako haurrentzako saioa izango da eta 17:25-18:00 bi urtetik aurrerako txikitxoentzako.  

Ostiralean gaztetxoak kontalari

Erabiltzailearen aurpegia
Gu ere kontalari egitasmoko saio berria izango dugu ostiralean. Kontalari izango ditugu, Maia, Alazne, Uxue, Janire eta Irargi. Eta zu ere bai animatzen bazara! Entzunez bezala, kontatuz eta entzunak izanez ere gozatzen dutelako, animatu herriko gaztetxoen ipuinak entzutera.    

Kontalaritza tailerra

Erabiltzailearen aurpegia
Otsailak 15 eta 22 eta martxoak 1, asteazkenak, 18:30-20:30 bitarte kontalaritza tailerra izango dugu liburutegian Eneko Haritzaren gidaritzapean. Dagoeneko izen emateko aukera daukazue liburutegian. Gogoratu plaza mugatuak direla eta izen emate ordenaren arabera egokituko direla, beraz, interesa daukazueonak azkar ibili!

2017ko lehenengo ipuinen ordua

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiralean urteko lehenengo ipuinen ordua liburutegian, hurrengo hilabeteetan ospatuko ditugunen artean lehenengoa!

Ipuin berotikoak ostiralean liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia
Kanpoko hotzari aurre eginez Bibliobero… Bego Alabazanen eskutik ipuin berotikoak helduentzako saioaz gozatzeko aukera izango dugu ostiral honetan liburutegian, 22:30etan hasita. Horrez gain, egun horretan Bibliobero interesgune estreinatuko dugu liburutegian: liburu interesgarriak (eleberri erotikoak, sexologia liburuak…) aurkituko dituzue bertan. Etorri kuxkuxeatzera!