Elena Laka: "Beti bi"

Erabiltzailearen aurpegia Elena Laka - Abokatua 2011ko ots. 9a, 01:18

Debagoiena ez da Galdakao, hemen ez dabiltza bi erakunde zerbitzu bera emateagaitik lehian...

... gogoratu bestela zertan den bailararen hezurdura izan behar zuen tranbia hura.

Debagoiena, baina, bada Euskadi, eta Madrideko tabakoari buruzko araua indarrean dagoen arren, Jaurlaritzak erabaki du bere legea ere aplikatuko dela. Bakarra gutxiegitxo izango ote zen. Itxura denez, baina, ez da lege-enpatxu kontua, ezta arau-destajua, ez, Sailburuak adierazi duenez, legea jendea konbentzitzeko egiten da, ez inposatzeko.

Alegia, tabakoaren euskal legea aplikatzen bukatzen denean, erretzaileak erromes joango direla Lakuara, beren osasunak onera egin izanagaitik eskerrak emateko. Adi negozio-lerro berrien usaintzaileok, tabakoagatiko damutuei eskapularioak saltzen hasteko. Lakuak Lourdesen irudia hartuko du. Konbentzitu ez inposatu, zergaitik tabakoarekin bakarrik? Zergaitik ez lelo bera, adibidez, manifestazioak arautzeko? A, beste errota bateko ura.

Euskal legeak, dena den, gure tradizio txit ikutezinei mesede egiteko sortuko da: sozietate gastronomikoetan erretzea baimentzen da, erretzaileak eta tartekoak bertan itxi daitezen parrandarako, huelga eguna izango balitz bezalaxe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak