EMAKUMEAK ANIZTASUNEAN EREITEN

2017/04/29 10:30

Garagartzako Ortuak Arrasate

Emakume anitzen arteko sarea ehuntzen jarraitu nahi dugulako, emakumeok elkarrekin ereitera goaz! Bailarako nekazariekin elkarlanean auzolana egingo dugu larunbat honetan Garagartzako ortuetan 10:30etatik aurrera, zuk ere parte hartu nahi duzula? ZATOZ! (harremanetarako: 651 70 79 36 edo 943 79 83 70)

GORPUTZ ADIMENA

2017/05/08

Ekin Emakumeak- Pablo Uranga 4 Arrasate

Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik

GORPUTZ ADIMENA

2017/05/08

Ekin Emakumeak- Pablo Uranga 4 Arrasate

Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik

ITZIAR OKARIZ eta LOREA ALFARO (artistekin solasaldia)

2017/04/27 19:00

Kulturateko Jokin Zaitegi gela | Arrasate

"ARTEAN. hamaika emakume artista" egitasmoaren barruan Arrasateko emakume artisten lanak ikusgai egon ziren Kulturateko Klaustroan martxoan zehar. Apirilean, gainera, eredutzat dauzkagun LOREA ALFARO eta ITZIAR OKARIZ artistak izango ditugu solasean. Beraien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Sendabelarrak

2017/05/05

Ekin Emakumeak- Pablo Uranga 4 Arrasate

Aurten ere Arizkurengo Sandra izango dugu gurekin sendabelarren ikastaroa eskaintzen. Maiatzaren 5etik 7rako asteburuan Ekin Emakumeak elkartean!

Zapatuan Arrasate euskalduna eraikiko dugu guztion

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatuan Arrasate euskalduna eraikiko dugu guztion artean, 12:30etatik aurrera Seberon, ZATOZ!

ZUREKIN ARRASATE EUSKALDUNAGO

ZUREKIN ARRASATE EUSKALDUNAGO

Erabiltzailearen aurpegia Zapatuan Seberon Arrasate Euskalduna eraikitzeko ekintza egingo dugu, Zurekin, elkarrekin, Arrasate euskaldunago!

ARTEAN. bisita gidatuak!

2017/03/24

Kulturate | Arrasate

Artistekin bertatik bertara bisita gidatuak! Ez galdu aukera!

ARTEAN 2. Inaugurazioa

2017/03/03 19:00

Kulturate | Arrasate

Ostiral honetan, "ARTEAN 2. hamaika emakume artista" erakusketako ateak zabalduko dira, zatoz eta ezagutu artistak bertatik bertara! 19:00etan hasiko da ekitaldia, performance, musika emanaldia, artistekin ibilbidea eta luntxa egongo dira!

Akroyoga

2017/03/06

Pablo Uranga 4, Ekin Emakumeak elkartea Arrasate

Izena emateko: 943 79 83 70 / 651 70 79 36 emakumeak@ekinemakumeak.eus

Komunikazio ez bortitzerako tailerra

2017/02/02

Pablo Uranga 4, Ekin Emakumeak elkartea Arrasate

Komunikazio ez bortitzak gure buruarekin eta ingurukoekin konektatzeko bideak irekitzen dizkigu. Behatzen, sentitzen eta behar dugun hortaz jabetzearen bitartez, gure adierazteko moduak, zein besteak entzuteko dauzkagunak eraldatzeko tresnak eskaintzen ditu. Azaltzen zaila izan daitekeen hori, edota aldatzea behar dugun hori adierazteko aukerak zabaldu eta horrela, gure buruarekin eta ingurukoekin eraikitzen ditugun harremanen jarioak beste izaera bat hartzen du. Otsailaren 2, 9 eta 16an Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

Joskintza tailerra

2017/01/25

Ekin Emakumeak elkartea- Pablo Uranga 4 Arrasate

Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!

Joskintza tailerra

2017/01/25

Ekin Emakumeak elkartea- Pablo Uranga 4 Arrasate

Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!

Emakumeak, adiskidetasuna eta elkar-babeserako sareak

2016/11/10 18:30

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Zein toki hartzen dute adiskidetasun harremanek gure bizitzan? Zein harreman eredu eraikitzen ditugu? Gizarte patriarkalak bikote harremana jartzen du erdigunean, baina zein toki hartzen dute bestelako harremanek bizitzaren sostenguari dagokionez? Mugimendu feministak ere emakumeon arteko sareen garrantzia nabarmentzen du, baina zertan konkretatzen da sare hori? Guzti hauen eta sortuko diren bestelakoen bueltan arituko gara ostegunean, 18:30etan Ekin Emakumeak elkarteko egoitzan.

'Auzokoak' dokumentala

2016/10/10 18:30

Kulturateko Jokin Zaitegi gela | Arrasate

Auzoko egitasmoak bizikidetza eta euskara uztartzea du helburu, Arrasaten ere, 2014 urteaz geroztik abian dagoen ekimena da eta "Auzokoak" izeneko dokumentalak esperientzia hau jaso nahi izan du, egitasmoa ezagutzera eman eta aniztasunean euskaraz bizi daitekeenaren erakusgarri. Auzokok gainera, euskaraz bizi diren horiek ere parte-hartzera deitzen ditu, euskarara gerturatzen ari diren horien bidelagun izanik, bizikidetzaren eta aniztasunaren aberastasunaz gozatuz, hurbildu dokumentalera eta zatoz Auzokora!

Emakumeak, botere politikoa eta lidergo eredu berriak

2016/10/13 18:30

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Badira urte batzuk jada emakumeok eremu publikorako urratsak ematen hasi ginela, nahiz eta oraindik ere erabakigune garrantzitsuetako boterea gizonen eskutan egoten jarraitzen duen... Azken hamarkadetan, gainera, boterea erdietsi duten emakume bakan horietako batzuek eredu maskulinizatuak errepikatu dituztela ikusi dugu, baina era berean, azken aldi honetan, eredu hauek gainditu nahi izan dituzten beste emakume batzuk ageri zaizkigu. Honetaz guztiaz, eta gehiago, hitz egingo dugu datorren osteguneko solasaldian, Animatu!

Emakumeontzako Graffiti tailerra

2016/09/16

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Graffiti hastapen tailer honetan, teknika honekin lehenengo kontaktua egingo dugu, tresnak erabiltzen ikasi eta praktikara eramango dugu. Horretarako, graffitigintzan diharduten beste emakume batzuen lanak ezagutuko ditugu.

Joskintza tailerra

2016/09/20

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Joskintza tailerra

2016/09/20

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Chi Kung Tao

2016/10/05

Ekin Emakumeak elkartea (Pablo Uranga 4) Arrasate

Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatzea, estresa bizipozean bilakatzea eta barne-bakea sustatzea dira antzinako txinatar medikuntzan jatorria duen teknika honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk. Irailak 22an hau doanik probatzeko aukera egongo da eta aurrerantzean hilean behin saio bana. Irailak 22 (probatu doan). Urriak 6. Azaroak 3. Abenduak 1.