Apirilak 26, eta egunero, lesbianen ikusgarritasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2017ko api. 27a, 15:37
Atzo, apirilak 26, lesbianen ikusgarritasunerako nazioarteko eguna izan zen. Egun hau askorentzat ezezaguna da, baina lesbianen ikusgarritasuna bultzatze aldera hartutako erabaki baten barruan sartu zen nazioarte mailan. Lesbiana askok bizi duten errealitatea zaila da mundu mailan. Matxismoak emakume bat emakume izateagatik ez ezik sexu orientazio ez heterosexuala izateagatik ere zapaltzen du. Eta diskriminazio egoeran bizitzera behartzen ere bai. Gaia gurera ekarriz, Euskal Herrian ere lesbianek bizi duten egoera ez da erraza.

Emakumearen egunerokoa pribatura mugatua dago gehienetan eta hori emakumezkoen homosexualitatean areagotu egiten da. Mundu publikoan mutil homosexualen figura ikusi eta aldarrikatu egiten den moduan, emakume lesbianentzat ere ikusgarritasun horren beharra dago. Emakume izateagatik ahalduntze bikoitza behar duelako, emakume feminista bezala ahalduntzeko eta emakume lesbiana bezala aitortua izateko. Hau horrela, Arrasateren egoerari erreparatuz, are larriago bilakatzen da arazoa. Izan ere, LGTBIQ kolektiboak herrian "sexilioari" egin behar dio aurre, asko baitira hrietara emigratu dutenak beraien sexualitatea libreki bizi ahal izateko. Denon esku dago Arrasaten eta eskualdean sexualitatea libreki bizi eta errespetatua izan dadila, denok baitugu giltza elkarbizitzarako. Arrasateko EH Bildutik gure esku dagoen guztia egingo dugu herri aske batean bizi ahal izateko, baldintza eta aukera berditasunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak