Laubideko aparkalekua dela eta

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2016ko urr. 5a, 15:22
Arrasateko EHBILDUk uste du berri ona dela Laubideko aparkalekua berriz zabaltzea. 2003-2007 legealdian Ignacio Lakuntzak zuzentzen zuen gobernuak hartutako erabaki oker baten ondorioa izan da urteotako egoera hau, besteak beste, eta ona da gaia bideratzen hastea. Ondoren, lizitazioa zuen enpresak kiebra egin zuen eta denbora luzez gaia blokeaturik egon da, prozedura konkurtsal eta auzitegietan. Orain arlo judiziala argitu eta behin irekitzeko asmoa azaldu delarik, asko dugu hitz egiteko udal taldeen eta herritarron artean: ea aparkalekuak bideragarritasun planik duen, galerak egotekotan ea enpresak edo Udalak hartuko dituen bere gain, erabiltzaileentzat zer tarifa egongo den...

Orain, arlo judiziala argitu eta behin irekitzeko asmoa azaldu delarik, asko dugu hitz egiteko Udal taldeen eta herritarron artean: ea aparkalekuak bideragarritasun planik duen, galderak egotekotan ea enpresak ala Udalak hartuko dituen bere gain, erabiltzaileentzat zer tarifa egongo den...

EH BIlduko lan egingo du arrasatearrontzat onena den soluzioa aurkitzeko, jakinik herrian den kotxe kopuru handiagatik aparkalekuena arazo garrantzitsua dela herritarrentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak